Batxilergoa 2. maila … Batxilergoa 2. maila Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 ¢â‚¬â€œ 20013 Donostia

  • Batxilergoa 2. maila Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus Donostian, 2020ko uztailaren 20an Guraso agurgarriak: Gutun honen bidez 2020-2021 ikasturterako eskola antolakuntzaren berri eman nahi dizuegu. Ez gara batere originalak izango antolaketaren diseinua urterokoa baino zailagoa izan dela adierazten badizuegu. Pasa den ikasturtean jasandako pandemia indarrean da eta, ondorioz, datorren ikasturteko planifikaziorako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gomendio eta irizpide ezberdinez osatutako protokolo bat helarazi digu ikastetxe guztiei. Protokolo horretan adierazitakoak eta ikastolaren ezaugarriak bateratuz, datorren ikasturterako planifikatu beharrekoak behin eta berriro aztertu, egokitu eta berregokitu behar izan ditugu. Gaur egun ezagutzen dugun informazioarekin ondoren aurkeztuko dizuegun planifikazioa antolatu dugu, beraz. Zurriola Ikastolaren ohiko jardueraren eta zerbitzuen eskaintzari eustea izan da antolaketa honen helburu nagusia, beti ere arduraz, osasun-segurtasunez eta etor litekeenarekiko aurreikuspenez jokatuz. Hori dela eta, Artezkaritza Kontseiluak onartuta, eta guraso ordezkariekin kontrastatuta, irailean aktibatuko dugun antolaketak hainbat egokitzapen ekarriko ditu eskola-ordutegietan, zerbitzuetan edota eskolaz kanpoko jardueretan. Ikastolaren Prebentzio batzordeak kontingentzia plan bat diseinatuko du Hezkuntzatik jasotako protokoloan oinarrituta non, besteak beste, mantendu beharreko segurtasun eta higiene-irizpideak bermatzeko neurriak zehaztuko diren. Kontingentzia plan hau iraila hasieran jasoko duzue. Datorren ikasturterako hiru agertoki desberdin aurreikusi behar ditugu: ● 1. AGERTOKIA: Higiene eta segurtasun neurri bereziak hartuta eta egokitzapen minimoak eginda, eskola-saioak, zerbitzuak eta eskolaz kanpoko saioak ahal den normaltasun handienarekin emango dira. ● 2. AGERTOKIA: Presentzialtasuna eta jarduera telematikoa uztartuko dira, adin txikienekoen presentzialtasuna lehenetsiz. Zerbitzuak eta eskolaz kanpokoak bertan behera geldituko dira eta ordutegiak berregokitu beharko dira. ● 3. AGERTOKIA: Konfinamendura bueltatuz gero, ikas-irakaskuntza jarduna telematikoki izango litzateke. Datozen orrialdeotan deskribatzen dugun antolaketa 1. AGERTOKIAri dagokio, horixe baita iraila hasierarako aurreikusten dena. Hortik aurrera, dagokion aginteak esango digu agertoki batetik bestera noiz eta nola pasa beharko dugun eta guri dagokigu aldaketa horren aurre-planifikazioa bideratzea. Lehen agertoki honetarako diseinatu dugun antolaketak aurreikusi behar izan diren 2. eta 3. agertokiak etorkizunean aktibatu ahal izatea errazten du.
  • Batxilergoa 2. maila Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus 1. IKASLEEN ESKOLA-ORDUTEGIA: Hemen dituzue datorren ikasturterako eskola-ordutegi orokorrak. Etapa eta maila bakoitzeko zehaztasunak eta zerbitzu eta eskolaz-kanpokoen informazioa etapa bakoitzaren txostenean azalduko zaizkizue. HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA MAILA ORDUTEGIA MAILA ORDUTEGIA HH 2 9:00-12:30 LH 1-2 Josefinak 9:00-12:30 / 14:30-16:30 HH 3 8:50-12:30 / 14:45-16:45 HH 4 8:50-12:30 / 14:45-16:45 LH 3-6 Hurra 9:00-12:30 / 14:30-16:30 HH 5 9:05-12:30 / 14:45-16:55 BIGARREN HEZKUNTZA MAILA ORDUTEGIA DBH 1- 4 8:00-14:15 BATXILERGOA 1 8:00-15:10 BATXILERGOA 2 8:00-15:10* *Ostiraletan 14:10
  • Batxilergoa 2. maila Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus 2. EGUTEGIA: 2020/2021 Aurkezpen egunak: Irailaren 8a. 11:00etan.
  • Batxilergoa 2. maila Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus 3. TUTOREEN ZERRENDA 1A: ITZAL URANGA 1B: AMAIA DONES 1C: ITSASO AREIZAGA 2A: ARANTZA BARANDIARAN 2B: AITOR ARTOLA 2C: JOSEMARI ARANBURU 4. AURREKO IKASTURTEKO GAI PENDIENTEAK: Aurreko ikasturteko gai pendienteen azterketen hurrenkera hau da: Ordua Irailak 2 Irailak 3 09:00 GAZTELANIA / INGELESA/ MATEMATIKA/EKONOMIA FILOSOFIA/MATEMATIKA GIZA ZIENTZIAK 5. ZERBITZUAK ZERBITZUEN ERABILERAN ALDAKETAK: Maiatzan egindako izena ematea kontutan hartuko da. Aldaketarik edo matrikula berria egin nahi izanez gero, galdetegian sartu eta bete ezazue berriro ere, mesedez. Galdetegia irailaren 1a arte irekita egongo da. ➤ BATX-JANGELA ZERBITZUA-ALDAKETAK BAKARRIK JANGELA: Jangela zerbitzua irailaren 9an hasiko da. DBH 4 eta BATXILERGOA : 12:00etan DBH 1,2 eta 3 : 14:15ean Maiatzan egindako izen ematea kontutan hartuko da. Aldaketarik edo matrikula berria egin nahi izanez gero, abuztuaren 24tik 31ra irekia egongo den inprimakian azaldu beharko duzue. ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK Ikasturte honetan jarduerak irailaren 21eko astean hasiko dira arratsaldeko 15:15etatik aurrera, * Maiatzean egindako izen-ematea kontuan hartuko da. Aldaketak edo matrikula berria egin nahi izanez gero, harremanetan jarri eskolaz kanpoko jardueraren arduradunarekin. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScES5hg0Ipg4SQidiW7fBS3CEh8MBi6jlGHajd9ihlDWjz4og/viewform
  • Batxilergoa 2. maila Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus TESTU LIBURUAK: Eskaera ikastolan egin baduzue, liburuak irailaren 8an 12:00etan jaso behar dituzue ikastolako liburutegian. Liburuak jasotzeko diru sarrera egin izanaren agiria ekarri beharko duzue ezinbestean. Liburuen ordainketa abuztuaren azken astean edo irailaren lehen egunetan egin ezazue, arren ondorengo kontu korrontean: ES9620955206071061226782 (Azalpenean ikaslearen izena-liburuak-maila jarriz). Eskola-agenda ikastolako lehen egunean banatuko zaie ikasleei eta errezibo bidez kobratuko zaizue. 6. IDAZKARITZAKO OHARRAK ERREZIBOAK: – Gogorarazten dizuegu ikastolari egiten zaion laguntzari dagozkion 10 errezibo pasatzen ditugula, irailetik ekainera. Batxilergoan 111,21 €/hileko dira, eta hilaren 5ean kobratuko ditugu (iraileko irailaren 18an). – Jangela zerbitzuaren batxilergoko erabiltzaileei 9 errezibo pasako zaizkizue(irailetik maiatzara). Lehena irailaren 18an eta hortik aurrera, beste guztiak, hilaren 5ean. – Zerbitzuren batean baja eman nahi izanez gero, aurreko hilabetea amaitu aurretik egin beharko da. Ez da hilabete bakarreko bajarik onartuko, ez eta bajak eta altak ematen aritzea ere. – Irteeretan aldez aurretik kontratatutako zerbitzuen kostua gelakide guztien artean banatuko da (bertan ordaindutakoa irteerako parte hartzaileek soilik ordainduko dute). – Eskola-asegurua martxoan kobratuko dizuegu eta materiala apirilean.
  • Batxilergoa 2. maila Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus GURASOENTZAT EUSKARA KLASEAK: Datorren ikasturtean ere, seme-alabak ikastolan dauden bitartean, gurasoentzat euskara klaseak antolatuko ditugu Hurrako egoitzan. Irailean horren inguruko informazioa bidaliko zaizue. DATUEN EGUNERATZEA: Edozein aldaketa esanguratsu (e-posta, etxeko helbidea, telefonoa, kontu korrontea, eta abar…) idazkaritzan aipatzea eskatzen dizuegu, aukeran idazkaritzako helbide elektronikoetara idatziz. GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: HH VILLA SOROAKO egoitza. Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia. Tf.: 943287232 – E-posta: [email protected] LH1 eta LH2 JOSEFINETAKO egoitza. Rodil, 45 – 20013 Donostia. Tf.: 943937743 – E-posta: [email protected] *Idazkaritza Hurrako egoitzan egongo da LH3-LH6 HURRAKO egoitza. Indianoene, 1 – 20013 Donostia. Tf.: 943937743 – E-posta: [email protected] DBH eta BATXILERGOA HURRAKO egoitza. Indianoene, 1 – 20013 Donostia. Tf.: 943272587 – E-posta: [email protected] Etapaz gaineko mezuetarako e-posta: [email protected] Artezkaritza, Kudeatzaile, Zuzendari, Etapa-buru, Etapa-koordinatzaile eta irakasle guztien e-postak zurriolaikastola.eus webgunean aurki ditzakezue. Amaitzeko, gogorarazten dizuegu, urtean zehar Ikastolak guras
  • Publicaciones Similares