ondarroako udalerriko hirigintza-planeamenduko · pdf file 2015-04-07 ·...

Click here to load reader

Post on 14-Jul-2020

2 views

Category:

Documents

0 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT

  • .

    BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 1

    ONDARROAKO UDALERRIKO HIRIGINTZA-PLANEAMENDUKO ARAU SUBSIDIARIOAK, HIRI

    ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN BIDEZ IDAZTEKO ETA UDALARI AHOLKULARITZA

    EMATEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZA TEKNIKOEN AGIRIA

    1. BALDINTZEN AGIRI HONEN NORAINOKOA

    Administrazio-kontratu honen xedea da Ondarroako Hiri Antolamenduko Plan

    Orokorrari behin betiko onespena emateko beharrezko administrazio-jarduketak egitea,

    idaztea, izapidetzea, eta jarduketa horien jarraipena egitea. Hiri Antolamenduko Plan

    Orokorrak, gaur egun indarrean dagoen Planeamenduaren Udal Arau Subsidiarioak ordeztuko

    ditu. Arau subsidiario horiek, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren Hirigintza Arloaren 1996ko

    martxoaren 15eko 136/1996 Foru Arau bidez onetsi ziren, eta 1997ko abuztuaren 18ko

    (astelehena) 156. zenbakidun BAOn argitaratu ziren.

    Zerbitzu honen xedeak bat egiten du Produktuen Sailkapen Nagusiaren (CCP) 86711-

    86741 nomenklaturarekin, eta Europar Batasuneko Kontratuen Hiztegi Komunaren (CPV)

    74224000-5 kodearekin ere bai.

    Kontratatutako lanen artean egongo dira, gainera, Ingurumen-ebaluazioari buruzko

    abenduaren 9ko 21/2013 Legean, zein hura garatzeko araudi autonomikoan aurreikusitako

    ingurumen-ebaluazio estrategikorako prozedura, azterlanak eta beharrezko diren bestelako

    dokumentuak.

    Kontratu honen xedeak, bestalde, barne hartuko du herritarren parte-hartzerako

    mekanismoak sortzea eta mekanismo horiek kudeatzea, Euskal Herriko Lurzoruari eta

    Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 108. artikuluak arautu bezalaxe.

    Parte-hartze saioak egingo dira, herritarrek egokiro uler dezaten fase bakoitza zertan

    den. Proiektua idazten duen taldeari dagokio saio horietan aurkezteko dokumentazio guztia

    ere idaztea.

  • BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 2

    Era berean, agiri honetan ezartzen da proiektua idatziko duen taldeak Ondarroako

    Udalbatzari aholkularitza-zerbitzua emango diola, lehenago adierazitako lanak egiteko prozesu

    guztian zehar.

    Planeko dokumentu guztiak, fase guztietan, euskaraz eta gaztelaniaz idatzi beharko

    dira. Horrez gain, fase bakoitzaren kopia entregatu beharko da, Udalak adierazitako euskarri

    elektronikoan.

    Lanen fase desberdinak ezartzearekin batera, horietako bakoitzaren berezko

    dokumentuen eduki materiala ere osatuko da. Aipatutakoarekin batera adierazi egingo dira

    hori guztia egiteko epeak, proiektua jendaurrean jartzeari dagozkionak, eta, azkenik,

    Ondarroako udalerriaren hiri-antolamenduan interesa duten herritarren zein erakunde

    interesdunen parte-hartzeari dagozkion epeak ere bai.

    Definitutako faseak eta horietako bakoitzaren edukia ezartzeko, aintzat hartuko dira

    hirigintza-arloko legeriak zein ingurumenaren arlokoak ezarritako baldintzak, etorkizuneko

    Plan Orokorrak bertan ezarritako guztia bete dezan.

    2. ONDARROAKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN AGIRI-EDUKIA

    AGIRI HONETAN EZARRITAKO AGIRI-EDUKIA

    Plan Orokorraren eduki sustantiboak bat egingo du Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko

    ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 61. artikuluarekin, edota lege hori ordeztuko lukeenak

    ezarritakoarekin, betiere Baldintza Teknikoen Agiri honetan zehar garatuko diren ñabardura

    eta zehaztasunekin.

    Beste alde batetik, Plan Orokorra idazteko lanek, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren

    legeriak ezarritako berezko hirigintza-antolamenduko edukiaz gain, barne hartu beharko dute

    ingurumen-arloko legeriak plan guztiak egituratzeko ezarritako aurrerantzeko faseetarako

    dokumentuak idaztea ere.

  • BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 3

    Plan Orokorra berrikusteko ezarritako faseetako bakoitzaren deskribapenari dagozkion

    ataletan zehaztuko da bertako dokumentuen edukia eta norainokoa. Dokumentu horiek,

    edozelan ere, errespetatu beharko dute Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen

    62. artikuluak («Dokumentazioa» izenekoa) ezarritakoa, bai eta aipatutako Legea garatzeko

    etorkizuneko erregelamenduan, dagozkion artikuluetan, xedatutakoa ere. Hartara, lanen

    esleipendunari dagokio agiri honetako edukia betetzea eta, hala balitz, 2/2006 Legearen

    etorkizuneko erregelamenduan ezarriko dena ere betetzea. Era berean, aintzat hartuko da

    Hirigintzari eta Lurzoruari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko premiazko

    neurriak ezarri zituen ekainaren 3ko 10/2008 Dekretua; horrekin batera, kontuan hartuko da

    hirigintza-estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua.

    Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean balizko eraginak

    aztertzeko eta ingurumena babesteko aurreikusitako dokumentuen edukia eta ezaugarriak,

    honako hauetan ezarritakoak izango dira: hasiera-eskabideari dagokionez, aipatutako

    Legearen 18. artikuluan zehaztutakoa; Ingurumen Azteketa Estrategikoaren edukiari

    dagokionez, 5.2 c) artikuluan adiarazitakoa; eta Ingurumen Adierazpen Estrategikoaren

    edukiari dagokionez, berriz, 5.2 d) artikuluak jasotakoa.

    Kapitulu bereizi batean, bestalde, udalerriko hirigintzan genero ikuspegia, eta gizonen

    eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna lantzeko afekzioen eta neurri zuzentzaileen

    zerrenda xehatua jasoko da. Agiriak berezko kapitulua izango du ordenantzetan, non gai

    horiek guztiak jasoko baitira.

    EUSKARARI LOTUTAKO ERAGINAK

    Eragin linguistikoaren ebaluazioa.

    - Eragin linguistikoa aldez aurretik ebaluatuko du. Ebaluazio horren helburua da

    euskara osasuntsu dagoen guneetan eta egoeretan euskararen erabileraren

    aurkako eraginik ez sortzea, eta, sortzekotan, zuzenketa neurri egokiez laguntzea.

    - Hartara, eragin linguistikoaren aldez aurreko ebaluazioa egin beharko da plangintza

    tresnetan prebentzioaren ikuspegia txertatzeko.

    - Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena idatzi eta aurkeztu beharko da.

  • BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 4

    ELE tresnaren aplikazioa:

    5. fasean (AVANCE): Dokumentuari eragin linguistikoaren aldez aurreko ebaluazioa egingo zaio.

    Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena idatzi eta aurkeztu beharko da.

    6. fasean (2. JENDEAURREKOA): Plana jendaurrean dagoen momentuan, planaren dokumentua eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena Plangintza tresnetan eragin linguistikoarengan eragina aztertzeko mahaira bideratuko da (eragin linguistikoaren mahaia ELM).

    ELM mahaiak bai plana eta baita Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena aztertuta, dagozkion neurri zuzentzaileak proposatuko ditu.

    Neurri zuzentzaileak ahal den neurrian eta indarrean dagoen arautegia aztertuta, lotesleak izan daitezen saiatuko da planaren talde erredakzioa.

    Neurri zuzentzaileak ezin baldin badira aplikatu, ezezkoaren zergatia arrazoitu beharko da eta zentzu horretan zein neurri hartuko den azaldu beharko da.

    Plangintza tresnetan eragin linguistikoarengan eragina aztertzeko mahaia, prebentzioaren ikuspegia txertatzeko. Mahai honen osaera (eragin linguistikoaren mahaia ELM) eta izaera dekretu bidez egingo da.

    10. fasean (3. JENDEAURREKOA): Plana jendaurrean dagoen momentuan, planaren dokumentua eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena + NEURRI ZUZENTZAILEAK ETA HAUEN APLIKAZIOAREN TXOSTENA ELM mahaira bideratuko da.

    Aurreko dokumentazio guztiarekin ELM mahaiak hartu diren neurriak nahikoak diren ala ez argudiatu beharko du. Ezezkoa izanez gero, dagozkion azken neurri zuzentzaileak proposatuko dira.

    AGIRI HONETAN EZARRITAKO AGIRI-EDUKIAREN GARAPENA

    Sarrera

    Plan Orokorreko lanak idazteko finkatutako fase desberdinen segidako azpiataletan

    adierazten da fase horiek osatzen dituzten dokumentuetako bakoitzak zein eduki kontzeptual

    eta gutxieneko bete behar dituen.

  • BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 5

    Agiri honetan, bestalde, ezartzen da Plan Orokorra idazteko lehiaketara aurkezten

    direnek faseetako bakoitzaren agiri-edukia xehe garatzen duen dokumentua landu beharko

    dutela, besteak beste. Dokumentu horretan argi eta zehatz adierazi beharko dute zeintzuk

    diren beharrezko jotzen dituzten zehaztapen grafiko eta idatzi guztiak, hain zuzen ere, Plan

    Orokorraren zehaztapenen definizio zuzen eta zehatza egin ahal izateko.

    Dokumentu horrek, Plan Orokorraren dokumentazioa egiteko prozesu guztiaren

    memoria metodologikoa ere izan beharko du, eta berariaz zerrendatuko ditu hirigintza-

    ordenamenduaren berezko zehaztapenak, bai exekuzioari dagozkionak, bai ingurumenaren

    babesari dagozkionak.

    Garatu beharreko dokumentazioa

    Arestian adierazitakoarekin bat eginez, Ondarroako Plan Orokorraren lanak esleitzeko

    lehiaketara aurkezten diren taldeek, fase hauen agiri-edukia garatuko dute:

    Ondarroako Udalean dauden dokumentuak