Iraitz aparatua maider – [PDF Document]

IRAITZ APARATUA

Digestio-prozesua: Elikagaietatik mantenugaiak lortzean datza, gorputzak erabili ahal izateko. Digestio-aparatuan gertatzen da.Arnasketa: Bizitzeko behar dugun oxigenoa lortzea da. Arnas aparatuan gertatzen da.Iraizketa: Gorputzean sortzen diren hondakin-substantziak kanporatzeari esaten zaio iraizketa. Iraitz-aparatuan gertatzen da.Zirkulazioa: Gorputz osoan zehar mantenugaiak, hondakin-substantziak eta oxigenoa garraiatzea da. Horrez gain, beste funtzio batzuk ere baditu. Zirkulazio-aparatuan gertatzen da.

Zeintzuk dira nutrizio-funtzioari dagozkion prozesuak eta aparatuak?

Zertarako balio du iraizketak?

Hondar-substantziak odoletik kentzeari eta kanporatzeari esaten zaio iraizketa.

Nolakoa da iraitz-aparatua?

Zer zati ditu iraitz aparatuak?

Iraitz-aparatuak zati hauek ditu: giltzurrunak, ureterrak, gernu-maskuria eta gernubidea.

Nola egiten da iraizketa-prozesua?

Gorputzeko odol guztia giltzurrunetatik igarotzen da. Giltzurrunak iragazki modukoak dira: odola iragazten dute, eta hondar-substantziak kentzen dizkiote. Giltzurrunetan, gernua sortzen da. Uraren eta hondar-substantzien nahasteari esaten zaio gernua.Gernua giltzurrunetatik atera, ureterrak igaro eta maskurira iristen da. Maskurian metatu, eta gernubidearen bidez kanporatzen da.

Maider Touzani 6.B

Publicaciones Similares