hondakin ez arriskutsuen zirkuituetarako iks · pdf file3.1. kudeatzaile-zerrenda egd zentroko...

Click here to load reader

Post on 06-Oct-2018

214 views

Category:

Documents

0 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT

  • HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN ZIRKUITUETARAKO IKS eeM

    OINARRIZKO GIDA OHAR GARRANTZITSUA:

    Internet Explorer da nabigatzaile estandarra, sistemaren funtzionamendu egokia bermatu daitekeenarekin. Nahiz eta nabigatzaile hau erabili, arazoak sortzen badira

    desplegableekin frogatu honako hau:

    Herramientasen (goiko aldean menuak agertzen ez badira sakatu F10), Configuracin

    de Vista de Compatibilidad-en barruan euskadi.net gehitu eta Agregar botoia sakatu

    beheko laukizuzenera pasatzeko. Aldaketa hau egin eta gero, IKS eeM-ko saio berria hasi eta arazoak konpondu direla frogatu.

    1. SARRERA

    Hondakinen lekualdatzeari dagokion dokumentazioa IKS-eeM sistemaren bidez egin ahal izateko

    beharrezkoa da aldez aurretik altan ematea oinarrizko datuak zentroaren mailan (jarduera garatzen den lekua: produkzio-instalazioa, tailerra, lantegia, zentro operatiboa, eraikuntza-lana,),

    identifikazio datuak (erakundea, zentroak eta harremanak) eta hondakinen dokumentuen

    teletramitaziorako beharrezko poltsak ( prozesuak, hondakin-ez arriskutsuak, baimenak eta

    garraiolariak) bezalakoak.

    Horretaz aparte, kudeatzaile-zerrenda EGIA, EGD edo AGD zentroko poltsan zentro horren

    izenean arituko den erakundea aukeratu, beharrezkoa bada.

    1. Identifikazioa datuak (Erakundea, zentroa eta Harremanak)

    Bloke hauetan eguneratzen ditugu kokapen sozialari dagokionak (erakunde datuak ) eta

    zentro operatiboarenak ( jarduera garatzen den lekua eta kokapen sozialarekin bat etorri

    daiteke).

    Gure zentro operatiboaren harremanak ere altan ematen ditugu, adibidez hondakinen kudeaketa dokumentuetan (onarpen eskaera, onarpen dokumentua edo segimendu eta

    kontrol dokumentua) agertuko den pertsona arduraduna. Gure zentro operatiboak

    Ingurumen identifikazio zenbaki bat izango du, NIMA eta horren menpe informazio eta datu

    guztiak egongo dira.

    2. Zentroaren poltsak

    Poltsen blokean dokumentuetan agertuko diren datuak sartzen dira ( baimenak edo

    erregistroak, hondakinak sortzen dituen jarduera, hondakinak jasotzeko kontratatu den

    garraiolaria, hondakinak sortzen dituzten prozesuak eta sortutako hondakinak).

    2.1. Prozesuen poltsa

    2.2. Hondakin ez-arriskutsuen poltsa

    2.3. Garraiolarien poltsa

    2.4. Baimenen poltsa

    3. Kudeatzaile zerrenda EGIA zentroko (Entidades de Gestin de la Informacin

    Ambiental), EGD (Entidades de Gestin Delegada (Hondakin ez arriskutsuen

    kudeatzaile baimenduak)) eta Agenteak (AGD)

    Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako dokumentuak egiteko, hondakinen lekualdatzeek

    sortzen duten dokumentazioa, goiko zerrendako edozein erakundeari ematen bazaio ordezkaritza, apartatu honetan erakunde hori aukeratu behar da. Horretaz gain zentroaren

    dokumentuen blokean erantsi behar da ordezkaritza ematen duen erakundea eta erakunde

    ordezkariaren arteko ahalduntze xedapena, www.eper-euskadi.net helbide elektronikoan

    argitaratutako eredua jarraituz.

    http://www.eper-euskadi.net/
  • 3.1. kudeatzaile-zerrenda EGD zentroko poltsa

    3.2. Ahalduntze xedapena beteta zentroari erantsi.

    Behin prozesu hauek eginda, gure EGIAk, hondakinen kudeatzaileak (EGD) edo Agenteak

    (AGD) IKS eeM sistemaren bidez ordezkatutako datuetara sartu ahal izango dira (EGD-ren

    kasuan bakarrik hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile bakoitzeko Onarpen Eskaerari lotutako datuetara) eta horrela sortu ahal izango du hondakinen lekualdatzeari dagokion

    dokumentazioa.

    Baimendutako kudeatzaileak (EGD), EGIAk edo AGDk berezko informazio sistema badu,

    berdin sortu edo jaso ahalko du bere sistematik aipatutako dokumentuak.

  • 2.- ERAKUNDE, ZENTROAK, HARREMANAK ETA POLTSEN DATUAK OPERATIBA.

    2.1.- ERAKUNDEAREN, ZENTROAREN ETA HARREMANEN OINARRIZKO DATUAK.

    Sistemara sartzean lehenengo aldiz, komenigarria da gure erakundearen eta zentroaren oinarrizko

    datuak egiaztatzea. Horretarako, Erakundeak eta zentroak izenekoaren barruan Erakundeak ezkerreko menuan klikatuko dugu, eta pantaila horretan Bilatu botoia sakatuko dugu gure

    erakundea aurkitzeko.

    Behin gure Erakundea aurkituta, datu sozialak birpasatuko ditugu eta beharrezkoak direnak

    eguneratuko ditugu Aldatu botoiaren bidez.

  • Behin Erakundearen datuak eguneratuak izan, Zentroak aukera beheko nodoan (beltzez)

    klikatuko dugu zentroaren datuetara sartzeko, bere dagokion NIMArekin.

    OHARRA: Zure zentroa EAE-tik kanpo kokatuta baldin badago, zure Autonomi Erkidegoko Ingurumen Sailburuak eman beharko dizu NIMA. NIMA hori eman eta gero korreo bat bidali

    beharko diguzue dmausuario@yahoo.es helbidera IKS-eeM sisteman aldatzeko.

    Erakundeetan egindako eragiketa berdina egingo dugu, Zentroaren datuak birpasatuko ditugu eta

    Aldatu botoiaren bidez beharrezkoa dena aldatuko dugu.

    mailto:dmausuario@yahoo.es
  • Behin eguneratuak Erakundearen eta Zentroaren datuak, beheko Harremanak nodoa

    aukeratuko dugu. Honetan, altan emango ditugu beharrezkoak diren harremanak, erakundearen

    hondakinen dokumentuen pertsona arduraduna adibidez.

  • Sartzen garen lehenengo aldia bada, oraindik ez dugu harreman bat ere ez sortuta izango, beraz,

    Sortu botoia sakatuko dugu.

    Bigarren pantaila bat agertuko da harremanen informazioarekin eta berriz Sortu botoi sakatuko

    dugu.

  • Hirugarren pantaila honetan sartuko ditugu harremana edo harremanen beharrezko datu guztiak,

    bat baino gehiago sartu behar badugu.

    Behin datu hauek beteta izan, Gorde botoia sakatuko dugu.

  • Orain, harremana sortuta daukagula, erakundean betetzen duen rola emango diogu.

    Eta Gorde botoia sakatuko dugu.

    Harremana sortuta daukagunean Itzuli nodoari emango diogu.

  • Jarraitzeko, Zentroen pantailatik Poltsen kudeaketa beheko nodoari emango diogu.

  • 2.2.- ZENTROAREN POLTSAK

    Zentroaren poltsak atala honetan, altan emango ditugu sortutako hondakinak, hondakinak sortzen

    dituzten prozesuak eta hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako dokumentuak sortu ahal izateko

    beharrezkoak diren datu gehiago ( baimenak edo erregistroak, hondakinak sortzen dituen jarduera,

    lekualdatzeak egingo dituen garraiolaria, nagusiki).

    Pantaila honetara ezkerreko e-DMA menutik Zentroaren Poltsen Kudeaketa izenekotik ere sar

    gaitezke.

    Pantaila honekin lan egin ahal izateko, goiko aldean beti aukeratua izan behar dugu gure zentroa.

    NIMA eta Izenaren datuak hutsik agertzen badira, bilaketa egin beharko dugu, Izena-ren

    eskuinean agertzen den luparen bidez.

  • 2.2.1.- Prozesuen poltsa

    Hondakin guztiak prozesu batean sortuak dira, beraz, hondakina sortu baino lehen, hori sortzen

    duen prozesua sortu behar dugu.

    Aurreko kasuetan bezala, Sortu botoia sakatuko dugu.

    Prozesua altan eman ahal izateko, lupari emango diogu.

  • Taulan 10.000 kode baino gehiago daudenez, emaitza gehiegi daudela esango digu eta, horregatik, bilaketa egin beharko dugu bai kodearen bidez, bai deskripzioa egokiaren bidez. Gu hondakinen

    sortzaileak garenez, prozesu sortzaile bat aukeratu beharko dugu ( B09000 eta B10999 artean ez

    dagoena, hauek prozesu kudeatzaileak baitira).

    Horretarako, egiten den jarduerari lotuta dauden kodeak aukeratuko ditugu. Eraikuntzaren

    kasuan, (adibidean adierazten den moduan) eraikuntzaren arloan parte hartzen duen prozesua

    zehazteko badago B11200tik B11299ra doan tartea. Adibidean aukera bat kontuan izan da, baina

  • guk hartu behar dugu benetan dagokiguna. Aukeratua daukagunean, Hautatu botoia klikatuko

    dugu.

  • Ondoren deskripzioa beteko dugu eta Gorde botoiari emango diogu.

    Behin prozesua gordeta, prozesu gehiago sortu ditzakegu beharrezkoak badira edo pantailatik

    irteteko Itzuli sakatuko dugu.

    2.2.3.- Hondakin ez-arriskutsuen poltsa.

    Atala honetan altan emango ditugu dokumentuetan agertuko diren hondakin ez-arriskutsuak.

    Pantailan agertuko zaigu lehenago sortu dugun prozesua eta behean Eguneratu botoia, sakatuko dugu.

  • Beti bezala, Sortu botoia sakatuko dugu.

    Pantaila honetan hondakinaren beharrezko datuak beteko ditugu (horretarako hondakinaren

    datuak dituen dokumenturen bat behar dugu: baimena, Onarpen Dokumentua edo orain arte

    egindako hondakin ez-arriskutsuen Segimendu eta Kontrol Dokumentuak).

  • Datuak betetakoan, Gorde botoia sakatuko diogu.

    Behin lehenengo zatia gordeta edukita, posible da hondakinari Tratamendu Sistemak edo MTDs

    lotzea, baina ez da beharrezkoa. Prozesua bukatuta daukagunean, berriz Gorde botoia klikatuko

    dugu.

    Ondoren, berriz Sortu botoia sakatu dezakegu hondakin gehiago altan emateko edo Itzuli

    nodoa klikatu irteteko.

  • 2.2.4. Garraiolarien poltsa

    Puntu honetan hondakinak jasoko dizkiguten garraiolariak aukeratuko ditugu, bai gure kudeatzailearen ibilgailuak edo lekualdatzeaz arduratzen den beste baimendutako hirugarren

    batenak.

    OHARRA: Guk, sortzaileak izateaz gain garraiolariak baldin bagara, altan eman beharko dugu

    informazio guztia garraiolari moduan dagokion gida jarraituz.

  • Gainontzeko ataletan bezala, sortu botoia sakatuko dugu.

    Pantaila honetan zuzenean idatzi dezakegu Garraiolariaren NIMA (ezagutzen badugu) eta

    Tabuladoreari eman datuak agertzeko, edo, bestela, lupari eman bilatzeko.

  • Azkenengo aukera hau jarraitzen badugu, buskadoreak erregistro gehiegi daudela esango digu, garraiolari kopuru handia dagoelako datu-basean. Beraz, bilaketa egiteko irizpideren bat ad

View more