batxilergoa 2. maila ... batxilergoa 2. maila zurriola ikastola, i.k.e. indianoene, 1...

Download Batxilergoa 2. maila ... Batxilergoa 2. maila Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 ¢â‚¬â€œ 20013 Donostia

Post on 17-Sep-2020

8 views

Category:

Documents

0 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT

  • Batxilergoa 2. maila

    Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus

    Donostian, 2020ko uztailaren 20an

    Guraso agurgarriak:

    Gutun honen bidez 2020-2021 ikasturterako eskola antolakuntzaren berri eman nahi dizuegu. Ez

    gara batere originalak izango antolaketaren diseinua urterokoa baino zailagoa izan dela

    adierazten badizuegu. Pasa den ikasturtean jasandako pandemia indarrean da eta, ondorioz,

    datorren ikasturteko planifikaziorako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gomendio eta irizpide

    ezberdinez osatutako protokolo bat helarazi digu ikastetxe guztiei. Protokolo horretan

    adierazitakoak eta ikastolaren ezaugarriak bateratuz, datorren ikasturterako planifikatu

    beharrekoak behin eta berriro aztertu, egokitu eta berregokitu behar izan ditugu. Gaur egun

    ezagutzen dugun informazioarekin ondoren aurkeztuko dizuegun planifikazioa antolatu dugu,

    beraz. Zurriola Ikastolaren ohiko jardueraren eta zerbitzuen eskaintzari eustea izan da antolaketa

    honen helburu nagusia, beti ere arduraz, osasun-segurtasunez eta etor litekeenarekiko

    aurreikuspenez jokatuz.

    Hori dela eta, Artezkaritza Kontseiluak onartuta, eta guraso ordezkariekin kontrastatuta, irailean

    aktibatuko dugun antolaketak hainbat egokitzapen ekarriko ditu eskola-ordutegietan,

    zerbitzuetan edota eskolaz kanpoko jardueretan. Ikastolaren Prebentzio batzordeak

    kontingentzia plan bat diseinatuko du Hezkuntzatik jasotako protokoloan oinarrituta non, besteak

    beste, mantendu beharreko segurtasun eta higiene-irizpideak bermatzeko neurriak zehaztuko

    diren. Kontingentzia plan hau iraila hasieran jasoko duzue.

    Datorren ikasturterako hiru agertoki desberdin aurreikusi behar ditugu:

    ● 1. AGERTOKIA: Higiene eta segurtasun neurri bereziak hartuta eta egokitzapen minimoak

    eginda, eskola-saioak, zerbitzuak eta eskolaz kanpoko saioak ahal den normaltasun

    handienarekin emango dira.

    ● 2. AGERTOKIA: Presentzialtasuna eta jarduera telematikoa uztartuko dira, adin

    txikienekoen presentzialtasuna lehenetsiz. Zerbitzuak eta eskolaz kanpokoak bertan behera

    geldituko dira eta ordutegiak berregokitu beharko dira.

    ● 3. AGERTOKIA: Konfinamendura bueltatuz gero, ikas-irakaskuntza jarduna telematikoki

    izango litzateke.

    Datozen orrialdeotan deskribatzen dugun antolaketa 1. AGERTOKIAri dagokio, horixe baita iraila

    hasierarako aurreikusten dena. Hortik aurrera, dagokion aginteak esango digu agertoki batetik

    bestera noiz eta nola pasa beharko dugun eta guri dagokigu aldaketa horren aurre-planifikazioa

    bideratzea. Lehen agertoki honetarako diseinatu dugun antolaketak aurreikusi behar izan diren

    2. eta 3. agertokiak etorkizunean aktibatu ahal izatea errazten du.

  • Batxilergoa 2. maila

    Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus

    1. IKASLEEN ESKOLA-ORDUTEGIA:

    Hemen dituzue datorren ikasturterako eskola-ordutegi orokorrak. Etapa eta maila bakoitzeko

    zehaztasunak eta zerbitzu eta eskolaz-kanpokoen informazioa etapa bakoitzaren txostenean

    azalduko zaizkizue.

    HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA

    MAILA ORDUTEGIA MAILA ORDUTEGIA

    HH 2 9:00-12:30 LH 1-2

    Josefinak

    9:00-12:30 /

    14:30-16:30

    HH 3 8:50-12:30 / 14:45-16:45

    HH 4 8:50-12:30 / 14:45-16:45 LH 3-6

    Hurra

    9:00-12:30 /

    14:30-16:30

    HH 5 9:05-12:30 / 14:45-16:55

    BIGARREN HEZKUNTZA

    MAILA ORDUTEGIA

    DBH 1- 4 8:00-14:15

    BATXILERGOA 1 8:00-15:10

    BATXILERGOA 2 8:00-15:10*

    *Ostiraletan 14:10

  • Batxilergoa 2. maila

    Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus

    2. EGUTEGIA:

    2020/2021

    Aurkezpen egunak: Irailaren 8a. 11:00etan.

  • Batxilergoa 2. maila

    Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus

    3. TUTOREEN ZERRENDA

    1A: ITZAL URANGA 1B: AMAIA DONES 1C: ITSASO AREIZAGA

    2A: ARANTZA BARANDIARAN 2B: AITOR ARTOLA 2C: JOSEMARI ARANBURU

    4. AURREKO IKASTURTEKO GAI PENDIENTEAK:

    Aurreko ikasturteko gai pendienteen azterketen hurrenkera hau da:

    Ordua Irailak 2 Irailak 3

    09:00 GAZTELANIA / INGELESA/

    MATEMATIKA/EKONOMIA FILOSOFIA/MATEMATIKA GIZA ZIENTZIAK

    5. ZERBITZUAK

    ZERBITZUEN ERABILERAN ALDAKETAK:

    Maiatzan egindako izena ematea kontutan hartuko da. Aldaketarik edo matrikula berria egin

    nahi izanez gero, galdetegian sartu eta bete ezazue berriro ere, mesedez. Galdetegia irailaren

    1a arte irekita egongo da.

    ➤ BATX-JANGELA ZERBITZUA-ALDAKETAK BAKARRIK

    JANGELA:

    Jangela zerbitzua irailaren 9an hasiko da.

    DBH 4 eta BATXILERGOA : 12:00etan

    DBH 1,2 eta 3 : 14:15ean

    Maiatzan egindako izen ematea kontutan hartuko da. Aldaketarik edo matrikula berria egin nahi

    izanez gero, abuztuaren 24tik 31ra irekia egongo den inprimakian azaldu beharko duzue.

    ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

    Ikasturte honetan jarduerak irailaren 21eko astean hasiko dira arratsaldeko 15:15etatik aurrera,

    * Maiatzean egindako izen-ematea kontuan hartuko da. Aldaketak edo matrikula berria egin

    nahi izanez gero, harremanetan jarri eskolaz kanpoko jardueraren arduradunarekin.

    https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScES5hg0Ipg4SQidiW7fBS3CEh8MBi6jlGHajd9ihlDWjz4og/viewform

  • Batxilergoa 2. maila

    Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus

    TESTU LIBURUAK:

    Eskaera ikastolan egin baduzue, liburuak irailaren 8an 12:00etan jaso behar dituzue ikastolako

    liburutegian.

    Liburuak jasotzeko diru sarrera egin izanaren agiria ekarri beharko duzue ezinbestean. Liburuen

    ordainketa abuztuaren azken astean edo irailaren lehen egunetan egin ezazue, arren

    ondorengo kontu korrontean: ES9620955206071061226782 (Azalpenean ikaslearen izena-

    liburuak-maila jarriz).

    Eskola-agenda ikastolako lehen egunean banatuko zaie ikasleei eta errezibo bidez kobratuko

    zaizue.

    6. IDAZKARITZAKO OHARRAK

    ERREZIBOAK:

    - Gogorarazten dizuegu ikastolari egiten zaion laguntzari dagozkion 10 errezibo pasatzen

    ditugula, irailetik ekainera. Batxilergoan 111,21 €/hileko dira, eta hilaren 5ean kobratuko ditugu

    (iraileko irailaren 18an).

    - Jangela zerbitzuaren batxilergoko erabiltzaileei 9 errezibo pasako zaizkizue(irailetik

    maiatzara). Lehena irailaren 18an eta hortik aurrera, beste guztiak, hilaren 5ean.

    - Zerbitzuren batean baja eman nahi izanez gero, aurreko hilabetea amaitu aurretik egin

    beharko da. Ez da hilabete bakarreko bajarik onartuko, ez eta bajak eta altak ematen aritzea

    ere.

    - Irteeretan aldez aurretik kontratatutako zerbitzuen kostua gelakide guztien artean

    banatuko da (bertan ordaindutakoa irteerako parte hartzaileek soilik ordainduko dute).

    - Eskola-asegurua martxoan kobratuko dizuegu eta materiala apirilean.

  • Batxilergoa 2. maila

    Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 – www.zurriolaikastola.eus

    GURASOENTZAT EUSKARA KLASEAK:

    Datorren ikasturtean ere, seme-alabak ikastolan dauden bitartean, gurasoentzat euskara

    klaseak antolatuko ditugu Hurrako egoitzan. Irailean horren inguruko informazioa bidaliko zaizue.

    DATUEN EGUNERATZEA:

    Edozein aldaketa esanguratsu (e-posta, etxeko helbidea, telefonoa, kontu korrontea, eta

    abar...) idazkaritzan aipatzea eskatzen dizuegu, aukeran idazkaritzako helbide

    elektronikoetara idatziz.

    GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO:

    HH VILLA SOROAKO egoitza.

    Ategorrieta, 24 - 20013 Donostia. Tf.: 943287232 - E-posta: idazkaritzahh@zurriolaikastola.eus

    LH1 eta LH2 JOSEFINETAKO egoitza.

    Rodil, 45 - 20013 Donostia. Tf.: 943937743 - E-posta: idazkaritzalh@zurriolaikastola.eus *Idazkaritza Hurrako egoitzan egongo da

    LH3-LH6 HURRAKO egoitza.

    Indianoene, 1 - 20013 Donostia. Tf.: 943937743 - E-posta: idazkaritzalh@zurriolaikastola.eus

    DBH eta BATXILERGOA HURRAKO egoitza.

    Indianoene, 1 - 20013 Donostia. Tf.: 943272587 - E-posta: idazkaritzabh@zurriolaikastola.eus

    Etapaz gaineko mezuetarako e-posta: zurriola@ikastola.eus Artezkaritza, Kudeatzaile, Zuzendari, Etapa-buru, Etapa-koordinatzaile eta irakasle guztien e-

    postak zurriolaikastola.eus webgunean aurki ditzakezue.

    Amaitzeko, gogorarazten dizuegu, urtean zehar Ikastolak guras