313905 mas recursos 1 zubia

Download 313905 Mas Recursos 1 Zubia

Post on 29-Oct-2014

810 views

Category:

Documents

19 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT

LEHEN HEZKUNTZAIrakaslearentzako baliabideakBaliabide gehiago 1Hezkuntza emozionalerako programa Literatura-baliabideak Adimena garatzeko ftxak Zenbakiak aukeran Familiekiko harremanakJakintzaren Bideak proiektua313905 _ 0001-0003.indd 1 16/11/11 15:13 2011 by Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.Legizamon poligonoaGipuzkoa kalea, 3148450 Etxebarri (Bizkaia)Inprimatzailea: EK: 313905Lege-gordailua:Lan hau edozein modutan erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean erakusteko edo aldatzeko, nahitaezkoa da beraren jabeen baimena izatea, legeak aurreiku-sitako kasuetan izan ezik. Lan honen zatiren bat fotokopiatu edo eskanerretik pasatu nahi izanez gero, jo CEDROra (Centro Espaol de Derechos Reprogrficos / Erreprografia Eskubideetarako Espainiako Zentroa, www.cedro.org). Lehen Hezkuntzako 1. mailarako Baliabide gehiago 1 materiala Zubia Editoriala, S. L.ren eta Santillana Educacin, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Enric Joan Redalen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.Arte-zuzendaritza: Jos Crespo GonzlezProiektu grafikoa: Pep CarriProiektu-burua: Rosa Marn GonzlezIrudien koordinazioa: Carlos Aguilera SevillanoProiektuaren garapenerako arduraduna: Javier Tejeda de la CalleGarapen grafikoa: Jos Luis Garca Bermejo, Ral de Andrs Gonzlez, Rosa Barriga Gaitn eta Jorge Gmez TobarZuzendaritza teknikoa: ngel Garca EncinarKoordinazio teknikoa: Miren Pellejero Etxezarreta, Jess Muela Ramiro, Jos Luis Verdasco Romero eta Raquel Carrasco Ortiz Hizkuntza-egokitzapena: Ramn Olasagasti AiestaranEdizioa: Ainhoa Basterretxea LlonaZUZENDARITZA ETA EDIZIO-KOORDINAZIOALEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOAJoseba Santxo UriarteMaite Lpez-Sez Rodrguez-Piero313905 _ 0001-0003.indd 2 21/11/11 16:16Hezkuntza emozionalerako programa ..................... 5Literatura-baliabideak ............................................. 53Adimena garatzeko fitxak ....................................... 73Zenbakiak aukeran ................................................. 113Familiekiko harremanak ........................................ 145Baliabide gehiago 1Aurkibide orokorra313905 _ 0001-0003.indd 3 16/11/11 15:13313905 _ 0004-0039.indd 4 16/11/11 12:1655Hezkuntza emozionalerako programa313905 _ 0004-0039.indd 5 16/11/11 12:16Egilea: Antonio Valls Arndiga Edizioa: Ainhoa Basterretxea Llona eta Sagrario Luna RodrguezKonposaketa eta muntaketa: Miren Pellejero Etxezarreta, Raquel Carrasco Ortiz eta Paloma Espejo RoigZuzenketa: Ana M. Daz Villa eta Vicente Camacho DazProiektuaren zuzendaritza: Joseba Santxo Uriarte313905 _ 0004-0039.indd 6 16/11/11 12:16 1. Sarrera .......................................................................................... 9 2. Adimen emozionala eta gaitasun emozionalak ................. 102. 1. Ikaskuntza emozionala ....................................................... 13 3. Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako helburuak .................. 143. 1. Zikloko helburu orokorrak ................................................... 143. 2. Lehen mailarako helburuak ................................................ 153. 3. Bigarren mailarako helburuak ........................................... 15 4. Gaitasun emozionalak lantzeko jarduerak eta orientabide didaktikoak ........................................................... 164. 1. Emozioak hautematea ........................................................ 164. 2. Besteen emozioak hautematea eta ulertzea (enpatia) .......................................................... 194. 3. Emozioak adieraztea ........................................................... 224. 4. Emozioak ulertzea ............................................................... 244. 5. Emozioak neurtzea .............................................................. 26 5. Ikaskideen arteko gatazkak ebaztea ....................................... 325. 1. Ikasgelako gatazkei aurre egiteko jarraibideak ............... 325. 2. Gatazkak ebazteko prozeduraren faseak ........................ 33 6. Iradokizun metodologikoak ..................................................... 356. 1. Ipuinak eta irakurgaiak ........................................................ 36 7. Lexiko emozionala .................................................................... 36 8. Ebaluazio-irizpideak .................................................................. 37 9. Bibliografia .................................................................................. 3910. Webguneak ................................................................................. 39Fotokopiatzeko lan-fitxak ............................................................... 41Hezkuntza emozionalerako programaAurkibidea313905 _ 0004-0039.indd 7 16/11/11 12:16313905 _ 0004-0039.indd 8 16/11/11 12:16Hezkuntza emozionalerako programa91. SarreraAzken hamarkadetan izaera kognitiboko ikaskuntza-edukiak nagusi izan dira eskola-curriculumean. Hala ere, esparru emozionala maiz utzi izan da alde batera eta, gai klasikoak ez bezala hala nola, Hizkuntza, Matematika edo Ingurunearen ezaguera, ez da araututako irakaskuntza-/ikaskuntza- prozesuaren baitan landu.Eskolak sistematikoki ahaztu izan ditu hainbat ikaskuntza-eduki bere hezkuntza-etapen curriculum ak garatzean, hala nola emozioak heztea eta kudeatzea, bizitzako egoera zailei aurre egiten ikastea, pertsonen arteko gatazkak modu egokian ebaztea, gaitasun sozialak garatzea eta zoriontsuago izaten ikastea. Hala ere, azken urteetan eskoletako errealitateari aurre egiteko beharra piztu da. Hauek dira, besteak beste, eskoletan nabarmendu diren arazo nagusiak: gure ikasleek ez dakite beren emozioak kontrolatzen, eta horren ondorioz, gatazkek eta agresibitateak gora egin dute; erabiltzen duten hizkerak ez du komunikazio emozional eraginkorraren zantzurik; ez dute enpatiarik; eta ez dituzte onartzen eguneroko bizitzako frustrazioak. Hainbat faktorek eragin dituzte arazo horiek eta, gainera, horietako askok eskolarekin zerikusirik ez dutenez, irakasleek ezin izaten dute faktore horietan esku hartu (hauek dira, besteak beste, eskolaz kanpoko faktore horiek: muturreko pobrezia, jarrera antisozialak edo droga-kontsumoari lotutako arazoak dituzten familiak, tratu txarrak eta abusu fisikoak, eta ingurune sozial deprimituak) (Extremera eta Fernndez Berrocal, 2001).Egoera horren aurrean, ikasleen adimen emozionala garatzea gaur egun hezkuntza-zentroetan bizi diren gatazkei aurrea hartzeko modua izan daiteke (Mayer eta Cobb, 2000). Eskolek ikasleei erakutsi behar diete emozionalki adimentsuagoak izaten eta, horretarako, oinarrizko gaitasun eta jarraibide emozionalak eskaini behar dizkiete; hartara, ikasleek lehen aipatutako faktore horietatik babestu ahal izango baitute edo, gutxienez, haien ondorioak arindu ahal izango baitituzte. 2011 Zubia Editoriala S. L. / Santillana Educacin, S. L.313905 _ 0004-0039.indd 9 16/11/11 12:1610Baina, posible al da ikasleei esparru emozionalean adimentsuago izaten irakastea? Erantzuna itxaropentsua da. Adimen emozionalak eta sozialak ez dute adimen kognitiboaren antzik; izaeraren faktoreekin zerikusia dute. Adimen abstraktua edo akademikoa ez bezala, adimen emozionala eta soziala aldatu egin daiteke bizitzan zehar (Bar-On, 1998; Ugarrizak aipatua, 2001).Emozioak hezteari alfabetatze emozional deitu izan zaio (Goleman, 1995; Shapiro, 1997; besteak beste) eta haren helburua da ikasleei guztiei, harreman gatazkatsuak dituztenei eta ez dituztenei beren emozioak kudeatzen irakastea, adimen emozionala garatuz. Gaitasun emozionalen garapenari dagokionez, ikasleek ikasi behar dute: pertsonen arteko gatazkei aurrea hartzen eta gatazko horiei aurre egiten; gorabehera emozionalak kudeatzen, bereziki haserrea eta beldurra; eta autoestimu egokia izaten eta nork bere burua kontrolatzen, modu horretara asertibotasuna landuko baitute eta parekoekin eraginkortasunez erlazionatzen ikasiko baitute. Nork bere emozioak eta besteenak hautemateko, adierazteko, ulertzeko eta neurtzeko gaitasunak irakatsi egin behar dira. Ez dira eguneroko bizitzan ikasleek familiarekin, gizartearekin edo pertso-nekin dituzten harremanen eraginaren menpe utzi behar. Ez da egokia ikasleak hazi eta bizipenetatik ikasiko dutela uste izatea; hots, bizitzak esparru emozionalean adimentsuago izaten irakatsiko diela uste izatea. Eskolan ikasi behar dugu adimen emozionala izaten, eta horretarako erabili behar dugu heziketa emozionala.Emozionaltasunaren irakaskuntza/ikaskuntza testuinguru egokian garatu ahal izateko, ezinbestekoa da hainbat bitarteko eta baliabide izatea. Tutoretzari dagokionez, ezinbestekoa da irakasle-tutore eredu berri bat lortzea; haren zein ikasleen mesedetan, prozesua modu eraginkorrean garatuko duen irakasle berri bat. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleak berak oreka emozionala izatea, enpatia-abileziak izatea, gatazkak modu lasaian, hausnartuz eta zuzentasunez ebaztea. Irakasleak horren guztiaren eredu izan behar du, ikasleek haren jardunari erreparatuz ikas dezaten. Horrez gain, ezinbestekoa da eduki emozionalak zehaztu eta garatuko dituen curriculum bat izatea, eta bertan dagozkion elementu kurrikularrak zehaztea: helburuak, jarduerak, metodologia eta ebaluazio-irizpideak.Era berean, ezinbestekoa da irakasleei eduki horiek irakatsi ahal izateko beharrezkoak diren estrategia metodologikoak eskaintzea. Ildo horri jarraiki, irakasleei zuzendutako material honetan, adimen emozionala osatzen duten alderdiak lantzeko prozedura zehatzak eskaintzen dira eta, bertan proposatzen diren jardueren eta iradokizun didaktikoen bitartez, adimen emozionalaren lau gaitasunak landu ahal izango dituzte.2. Adimen emozionala eta gaitasun emozionalakAdimen emozionala (AE) informazio afektiboa hautemateko, ebaluatzeko, adierazteko, ulertzeko, aztertzeko eta neurtzeko gaitasuna da. Gaitasun emozionala aipatzean gerta