178 (2009ko ekaina)

of 40 /40
B A LEI K E 178. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko EKAINA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA Z U M A I A K O O R K I D E E N G I D A ADITUEK DUTE HITZA Zumaiatik abiatuta, bizitzaren historia kontatu digute zientzialariek: besteak beste, Smit, Juteu, Runnegar, Eraso, Etxeberria, Anguita, Delibes, Balairon eta Markandyak

Author: baleike-aldizkaria

Post on 08-Mar-2016

239 views

Category:

Documents


4 download

Embed Size (px)

DESCRIPTION

[Izarren hautsa] [Orkideak: ederrak bezain bitxiak] [Zumaiegi] [Gure Zumai Zarra: Abelin Linazisoro Azkue] (1.288)

TRANSCRIPT

  • BALEIKE178. ZENBAKIA. EURO BAT2009ko EKAINA

    www.baleike.com

    ZU

    MA

    IAK

    O H

    ILA

    BE

    TEK

    AR

    IA

    Z U M A I A K O O R K I D E E N G I D A

    Adituek dute hitzAZumaiatik abiatuta, bizitzaren historia kontatu digute zientzialariek: besteak beste, Smit, Juteu, Runnegar, Eraso, Etxeberria, Anguita, Delibes, Balairon eta Markandyak

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 3

    BALEIKE178A

    zA

    LA g.

    zab

    alet

    a

    herri aldizkariaForonda kultur etxeaOdieta, 2tel.: 943 86 15 45e-maila: [email protected]

    ArgitaratzaileaBaleike kultur elkarteae-maila: [email protected]

    Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda Serrano

    Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue, abelin linazisoro, ainara lozano lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet, Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio eta Gorka zabaleta

    Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

    Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

    Publizitateatel. 943 86 15 [email protected]

    Inprimategiaantza inprimategia(lasarte-Oria)Tirada800 alelege gordailua: SS-405/94iSSN: 1136-8594

    Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

    Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

    4baleike+

    izarren hautsa

    23erreportajeaORkideAk: edeRRAk BezAiN BitXiAk

    29zumaiegiLiApOtzuetA eta uROLA

    32gure zumai zarraABeLiN LiNAzisORO Azkue

  • 4 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    izARReN hAutsAtestuA etA ARgAzkiAk: gORkA zABALetA

    Flysch, haitzen hitza dokumentalean parte hartzeko bildu ziren maiatz hasieran Zumaian nazioartetik etorritako zientzialari ospetsuak. Bizitzaren historiaz jaso daitekeen ikastarorik bikainena eskaini ziguten. Astebetean bildutako informazio oldea orri hauetara ekartzeko saioa egin dugu.

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 5

    Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,hauts hartatikan uste gabean noizpait giaden gu ernai.Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukeraatsedenik hartu gabe: lana egiaz goaz aurrerakate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

    Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitulege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

    Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

    ...XABIER LETE

  • 6 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    BALe

    ike+

    Francisco Anguitak ez du fede handirik gizakiarengan. Ba-rrenak astintzen dizkigu esaldi zorrotzekin. Homo sapiensa erabat insolidarioa da biosferarekin. Ez dut uste asko iraungo dugunik. Kezkatzeko arrazoiak ditugu. Batzuek diote azken bidegurutzea atzean utzi dugula, muga guztiak gainditu di-tugula eta kolapsorantz goazela. Gizakiok arazo handi baten aurrean gaude, baina bizitza ez. Beti geldituko dira bakterio-ak. Bizitza gizakia gabe? Zoragarria litzateke.

    Lurrak 4.600 milioi urte ditu, bizitzak ia 4.000 milioi urte. Giza-kiak 4 milioi urte baino ez. Zibilizazio zaharrenetatik 5.000 urte baino ez dira pasa. Lurraren historia urtebeteko eskalan jarriko bagenu, gizakia azken eguneko gaueko hamarretan agertuko litzateke. Hutsaren hurrengoa. Ulergaitza egiten zaigu, ordea. Zailtasunak ditugu denbora geologikoaren neurriaz jabetzeko. Espazio sakona kontzeptu ezaguna da, eta planeten eta iza-rren arteko distantziak neurtzeko erabiltzen dugu. Gure arba-soek ere ziurrenik bazekiten zerua ikaragarri handia zela, mis-terioz beterikoa. Baina denbora sakonaren kontzeptua askoz berriagoa da. Pentsa, Shakespearek uste zuen Lurrak 6.000 urte baino ez zituela. Hutonek asmatu zuen denbora sakona-ren ideia. Behin, haitz batzuen aurrean zegoela, ohartu zen posizio hura posible zela soilik milioika urteko bilakaera baten ondorioz. Orduan, denborazko amildegi haren aurrean hunkitu-ta, sortu zuen denbora sakonaren kontzeptua.

    Denbora sakon horrek 4.600 milioi urteko bidaia batera ga-ramatza, Lurraren historia hasi zen uneraino. Lurraren jatorri-zko atmosfera nolakoa zen ez dakigu oraindik zehazki, baina badakigu gaur egun baino negutegi efektu handiagoa eragi-ten zuela Lurrarengan. Pentsatu orduan eguzkiak gaur baino % 30 energia gutxiago bidaltzen zuela. Negutegi efektu hori gabe, ziurrenik Lurra betiko izoztuko litzateke.

    Atmosfera hartan ez zegoen oxigenorik. Horrek ez du esan nahi bizitzarik ez zegoenik. LUCA deitzen zaio lehen izaki

    bizidunari, espezie guztion lehen arbasoari. Pentsatzen da duela 4.000 milioi urte inguru sortu zela. Nola sortu zen? Bi-zitzaren sorrera oso lotuta dago lurrazala osatzen duten geru-zen mugimenduarekin. Badakigu ordurako mugitzen ari ziren kontinenteak zeudela, zabaltzen eta ixten ari ziren ozeanoak, eta uste dugu mugimendu horiek guztiek sortu zituztela bizi-tza sortzeko baldintza egokiak. Zientzialariek ez dakite LUCA nolakoa zen, baina handik aurrera bizitza ugalduz joan zen.

    Lurraren historiaren erdibidean edo, duela 2.000 milioi urte inguru, berebiziko aldaketa gertatu zen. Ordura arte atmosferan ez zegoen oxigenorik eta izaki bizidunak horretara zeuden egokituta. Baina bakterio mota bat estromatolitoak karbono dioxi-doa hartu eta oxigenoa sortzen hasi zen, mutazio bat zela medio. Fotosintesia sortu zen. Atmosfera oxigenoz bete ahala, egoera berrira egokitu ez zi-renak hil egin ziren: oxigenoa pozoia zen haien-tzat. Planeta erabat aldatu zuen gertakari hark. Oxigenoari esker bizitzak jauzi izugarria egin zuen: bioaniztasuna areagotu egin zen. Oxigenoa ener-gia iturri bikaina da eta horri esker espezie kon-plexuagoak sortu ziren, dinamikoagoak.

    Duela 1.000 milioi urte inguru beste une erabaki-garri bat gertatu zen bizitzaren historian: sexuaren guda. Sexu bidezko ugalketa agertu zen, eta horri esker espezie barietatea izugarri areagotu zen.

    Eta horrela, denbora sakonean bidaiatuz, bizi-

    Francisco ANGUItA

    Bizitza gizakia gabe zoragarria litzateke

    Joan den urtean utzi zion unibertsitatean klaseak emateari, baina ez du erabateko erretiroa hartu: hitzaldiak ematen eta liburuak idazten jarraitzen du. Flysch, haitzen hitza dokumentalerako sako-netako paisaia liluragarrian jarri zen kameraren aurrean. Ohi bezain garbi hitz egin zuen Lurraren historiaz.

    Francisco Anguita (Madril, 1944) geologoa da, planetetan eta sumendietan aditua. Iaz arte Madrilgo Complutense unibertsitateko irakasle, dibulgatzaile bikaina da. Hainbat liburu idatzi ditu Lurraren historiari buruz.

  • B A L e i k e 2 0 0 9 14. or-

    -4.570.000.000lurra sortu zen, eguzki Sistema osoarekin batera. Bide er-dia osatu du, bost mila milioi urte barru desagertuko baita.-4.440.000.000Badirudi ordurako ozeanoak zeudela, australian aurkitu-tako mineral baten distribuzio kimikoaren arabera. Beraz,

    bizitza sortzeko aukerak oso goiz agertu ziren.-4.000.000.000

    lehen izaki biziduna, guztion arbaso komuna: lUCa deitzen diote. Pentsatzen da duela

    4.000 milioi urte sor zitekeela.-3.850.000.000Bizitzarenak izan daitezkeen lehen zantzuak Groenlandiako haitz batzuetan: bizidunengan ger-tatzen den karbono 13aren agortze maila antzekoa aurkitu zuten. ez da froga erabakigarria.-3.500.000.000zelula bakarreko izakiak zeudela pentsatzen da. Fosil zalantzagarriak aurkitu dira.-3.200.000.000Gaur egungoen antzeko bakterioak.-2.000.000.000atmosfera oxigenoz bete zen, bakterio batzuek fotosintesia asmatu ondoren. Planeta erabat aldatu zen.

    -1000.000.000Sexu bidezko ugalketa agertu zen lehen aldiz. Bioaniztasunerako

    atea izan zen.-700.000.000izaki bizidun konplexuak agertu ziren. Ordura arte, bakterioak izan ziren jaun eta jabe.-542.000.000

    Izaki oskoldunak agertu ziren espezieen desagertze handi baten ondoren. Bizidunek oskola asmatu zuten bizirik iraute-

    ko. Ordutik aurrerako fosil asko daude.-450.000.000Arrainak agertu ziren.-435.000.000Landareek Lurra kolonizatu zuten.-360.000.000Intsektuak eta ornodun anfibioak.-340.000.000Narrastiak.-215.000.000Meteorito batek desagertze handi bat eragin zuen. Dino-sauroen aroa hasi zen jarraian. Lehen ugaztunak ere orduan agertu ziren.-190.000.000Hegaztiak-145.000.000Loredun landareak-55.000.000

    Dinosauroak desagertu ondoren, ugaz-tunak nagusitu ziren.

    -35.000.000Lehen tximinoak.

    -5.000.000Lehen hominidoak.

    -200.000Gaur egungo gizakia:

    homo sapiensa.

    -5.000Egiptoko zibilizazioa.

    Bizitzaren biografia laburra

    tzaren historia gorabehe-raz beteta dagoela ohar-tuko gara. Pentsa ge-nezake bizitzaren historia sinplea dela: une batean sortu eta ordutik etengabe garatzen ari dela. Baina erregistro geologikoaren ikerketak, haitzetan iltza-tuta gelditu den bizitzaren historiak, beste zerbait dio. Bizitzak aurrera egin duen bezala, batzuetan geldiu-

    neak izan direla, baita atzerakadak ere. Biosferaren historia mendi errusiar bat bezalakoa da, aniztasuna eta oparotasuna batzuetan, krisiak eta desagertze masiboak besteetan. Bizi-tzak garaipen asko izan ditu, baita porrot bat edo beste ere.

    Sexuaren gudaren ondoren, beste hainbat bidegurutze gainditu behar izan ditu bizitzak. Beste planeta batekoak di-ruditen animaliak bizi ziren duela 600 milioi urte. Gaur egun arte bilakaera ikaragarria izan dute Lurrak eta bizitzak. Geografiak aldakorrak dira, zibilizazioak bezala. Kli-mak aldaketa ikaragarriak izan ditu erabat izozteraino, edota beroaldi handiak, eta aldaketa horietara egokitu behar izan du bizitzak. Zenbaitetan suntsipen ikaragarriak gertatu dira, esate baterako, meteorito handiek talka egin ondoren. Baina kolpe latz horiek ezinbestekoak izan dira ebo-luzioan. Gu hemen gaude dinosauroak duela 65 milioi urte desagertu zirelako.

    gu hemen gaude dinosauroak duela 65 milioi urte desagertu zirelako

  • Duela 100 milioi urte itsas hondoan zegoen inguru hau guztia, mila metroko sakoneran. Ingurunea nola aldatzen den,

    hitzok San Telmoko itsaslabarretan egin ditu Victoriano Pujalte

    geologoak. Kostako lerroa Gasteiztik hegoaldera zegoen, eta

    Huescaraino iristen zen. Hortik iparrera, sakonune handi bat

    zegoen, eta hondakinak pilatuz joan ziren pixkanaka itsas hon-

    doan, 50 milioi urtean. Gero, Iberiar Penintsulak eta Eurasiak

    bat egin zutenean, itsas hondoan zeuden geruza horiek altxa

    eta azaleratu egin ziren. Itsasoak, euriak eta haizeak zizelkatu

    dituzte gaur egungo itxura eman arte. Horri esker, Lurraren

    historia ondoen jasotzen duen liburuetako bat dugu Zumaian.

    Itsas hondoan pilatutako hondakin hori guztia harri bihurtu eta

    geruzetan banatu zen. Geruza batzuk gogorragoak dira, beste

    batzuk bigunagoak. Itsasoan bizi ziren izaki oskoldun mikrosko-

    piokoak hondora amiltzen ziren hiltzean. Horiek ugari zirenean

    geruzak gogorragoak dira. Aldiz, geruza bigunak buztinezkoak

    dira, batez ere. Gehienontzat datu hutsak direnak Lurraren,

    bizitzaren eta klimaren historia arakatzeko arrastoak dira

    geologoentzat: izaki bizidunen hondakinez osatutako geru-

    zek adieraz dezakete garai beroa zela, bizitza ugaldu egiten

    delako horrelakoetan; buztina nagusi bada, berriz, garai hotza

    eta euritsua izan zela ondoriozta daiteke, ibaiek garraiatutako

    hondakinak baitira nagusi. Nola detektibeak, hala ibiltzen dira

    geologoak haitz artean arrasto bila: haitzen konposizioan,

    zabaleran edota itxuran; izaki bizidunek utzitako arrastoetan,

    haien kopuruan edota bilakaeran.

    Harriek gordetzen duten informazio hori zientzialariak irakur-

    tzeko gai direlako dakigu Lurraren historian klima aldaketa bor-

    titzen eskutik etorri direla bizitzaren suntsitze masiboak. Esate

    baterako, Paleozenoaren eta Eozenoaren arteko mugan izugarri

    berotu zen Lurra, itsasoak azidifikatu egin ziren eta espezie

    asko hil egin ziren. Ez zuten egokitzeko astirik izan (200.000

    urtean gertatu zen berotze prozesua), azaldu du Pujaltek.

    Harriak irakurtzeko munduko leku onenetakoa da Zumaia.

    Geologoek hala aitortzen dute. Zumaia meka bat da guretzat,

    dio Juan Carlos Gutierrezek. Sekzio hau bikaina da: milioika

    urte jasotzen dituelako jarraian, oso erosoa delako ikertzeko,

    oso ikertua dagoelako, eta oraindik asko duelako emateko.

    Zumaiak beti du erantzun bat galdera berri bakoitzeko. Xabier

    Orue Etxebarriak 1977tik dihardu lanean Zumaian. Bere iritziz,

    hemen egindako ikerketak berebizikoak izan dira meteoritoak

    suntsipen handien eragileen zerrendan jartzeko. Nazioarteko

    geologia erakundeko buru Stan Finney-k eta Birger Smichtz-ek

    ere zalantzarik gabe aitortzen diote Zumaiako sekzioari mundu

    mailako garrantzia.

    8 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A8 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    Haitzetan dago idatzitaSantander

    Bilbo

    Gasteiz

    zumaia

    irueaOrdeSa

    dax

    Toulouse

    JakaGaur egungo kostaldeaUr sakonak (1.000 metro)Sakonera gutxiko urakkostaldea duela 100 milioi urte

    100 km

    BALe

    ike+

  • Lurraren historian mugarri izan diren lau gertaera ikus daitezke Algorritik Itzurunera doan itsaslabar tartean. Laurak ere erreferentziazko geruzak dira mundu osoko geologoentzat.

    Lau mugarri Zumaiako haitzetan

    kreTaziOkOa/TerTziariOa (-65,5 MiliOi UrTe)Non: Algorrin.espezieen % 70 desagertu ziren, dinosauroak tartean. Meteorito batek lurraren kontra talka egin ondoren, harrotutako hautsak ilunpean utzi zuen planeta osoa. Tenperatura asko jaitsi zen, euri azidoa etorri zen ondoren, eta amaieran berotze handi bat, negutegi efektua zela medio.

    daNieNSea/SelaNdieNSea (-60,5 MiliOi UrTe)Non: San Telmo ermitaren azpian, ekialdera.itsas mailak 80 metro egin zuen behera, itsas hondoa hondoratu egin zelako. iberiar Penintsula mugitzen ari zen kontinentearekin bat egiteko. arrazoiak, beraz, tektonikoak izan ziren.

    SelaNdieNSea/ThaNeTieNSea (-58,7 MiliOi UrTe)Non: gutxi gorabehera, Santelmopea eta Itzurun bereizten dituen labarrean, baina mendebalderantz.lurraren polaritate magnetikoa irauli egin zen. hau da, ipar magnetikoa hego poloan kokatu zen. ez zuen ondorio aipagarririk izan. Beti-danik gertatu izan den fenomenoa da, azkena duela 790.000 urte.

    PaleOzeNOa/eOzeNOa (-56 MiliOi UrTe)Non: Itzurungo zaldien irudiaren ondoan.azken milioika urteetan lurrak ezagutu duen beroaldirik handiena gertatu zen. 50.000 urtean bost gradu igo zen tenperatura, batez beste. zer gertatu zen? Teoriak dio atlantiko hondoko geruzak ireki egin zirela, itsas hondoko sumen-dien aktibitatea ikaragarri hazi zela eta itsas hondoan harrapatuta zegoen metanoa askatu egin zela. horrek itsasoak azidifikatu eta atmosferan negutegi efektu ikaragarria eragin zuen. desagertzeak gertatu ziren, baina batik bat migrazioak. Muga honetatik aurrera ageri dira lehen simioak.

    1 2 3

    4

    4

    2

    3

    1

    Itsas triku espezie berezi honek hainbat desagertze handi gainditu ditu, besteak beste, itsas hondoan bizi zelako.

  • 10 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    Bizitzaren historian mugarri den geruzetako bat ikus daiteke Algorrin. 65,5 milioi urte ditu. Geruza meharra da, iluna. K/T muga deritzo: Kretazikoa eta Tertziarioa bereizten ditu. Zerga-tik da, bada, hain garrantzitsua? Aurretik dauden geruzetan, geruza zaharragoetan, bizidun askoren fosilak ikus daitezke; geruzaren ondoren, berriz, apenas dago bizidunen arrastorik: zerbait larria gertatu zen tartean, azaldu du Jan Smitek.

    1970eko hamarkadan hasi zen Smit K/T muga ikertzen. Go-goan du oraindik Zumaiara etorri zen lehen eguna. Algorri-rantz joan nintzen, labar eder horien gainetik, geruza hura az-tertzeko irrikaz. Iritsi nintzenean espero ez nuen arazo batekin egin nuen topo: marea goian zegoen, ez zegoen pasatzeko modurik. Beste baterako utzi behar izan nuen. Makina bat aldiz itzuli zen Smit, datu bila. Han eta hemen ibili nintzen urte askoan, datuak biltzen. Hasieran ez genekien zerk eragin zuen desagertze handi hura. Pentsatzen zen izurrite batenga-tik izan zitekeela, sumendien aktibitatea izugarri bizkortu ze-lako, edota espezieen arteko lehiagatik. Baina ikerketek emai-tza harrigarriak eman zituzten. Ohartu ginen geruza horrek ohi baino iridio gehiago duela. Iridioa oso arraroa da Lurrean, baina ohikoa meteoritoetan.

    Meteorito handi batek Lurrarekin talka egin zuela sinetsi-ta, hark utzitako arrastoa bilatzea izan zen hurrengo urratsa. Kalkulatu genuen hamar bat kilometroko meteoritoa behar zuela izan, eta 180 kilometro inguruko zuloa eragin zuela. Krater hura aurkitzea, baina, ez zen lan erraza izan. Izuga-rria da horrelako talka batek askatzen duen energia. Talkaren unean, presioagatik, ezaugarri bereziak dituzte materialak sortzen dira, talkako kuartzoak. Material horiek mundu osoan sakabanatu ziren: kuartzo arinenak urrunago iritsi ziren; astu-nenak berriz, talkaren gunetik gertuago pausatu ziren. Kuar-tzo horiei arrastoa jarraitzen zen, orduan, bidea. Eta aurkitu, aurkitu zituzten. Haitin, Ameriketako Estatu Batuetan eta bes-

    te hainbat lekutan. Horrez gain, duela 65 milioi urteko tsuna-mien arrastoak aurkitu zituzten Ameriketako Estatu Batuetan. Talkaren gunea Kariben zegoela ondorioztatu genuen. Bai-na non?

    Smit eta beste ikertzaile batzuk Alvarez aita-semeak, bes-teak beste kraterraren bila zebiltzan garai berean, petrolio bila zebilen Pemex enpresa Yucatan aldean. Petrolio pros-pekzio horietako batean kraterrarekin egin zuten topo, haiek ezer jakin gabe. Lur azpitik ia kilometro bateko sakonera-tik ateratako harrien laginak enpresako armairu batean gor-de zituzten, aparteko kasurik egin gabe. Prospekzioen berri izan genuenean bertara joan eta ohartu ginen hura zela falta zitzaigun froga. Harri haiek meteoritoaren talkak sortutako kuartzoak ziren, munduan zehar sakabanatuta aurkitu geni-tuen tektiten garai berekoak. Chicxulubekoa zen bila genbil-tzan kraterra.

    Zer gertatu zen talkaren ondoren?Lehenik eta behin, Lurra ilunpean gelditu zen. Meteoritoak

    harrotutako hautsak, sumendiek jaurtitako materialekin bate-ra, zerua erabat estali zuten. Argi izpirik ez zen iristen lurraza-lera, landareek ezin izan zuten fotosintesia egin, eta kate guz-tia eten egin zen. 20 kilotik gorako espezieak ia bat-batean desagertu ziren. Ilunpean, Lurra ikaragarri hoztu zen. Gero, atmosferan pilatutako hauts horiek pausatu ahala, eguzkiaren izpiak eta energia berriro lurrazalera iristen hasi ziren. Orduan kontrakoa gertatu zen: berotegi efektuaren ondorioz, Lurra

    Jan SMIt

    desagertze handiak eboluzioaren parte dira

    espezieen bost desagertze handi datatu dituzte geologoek. Azkena duela 65,5 milioi urte gertatu zen, meteorito batek Lurraren kontra talka egin ondoren. espezieen % 70 desagertu ziren, tartean dinosauroak. teoria horren aitetako bat da Jan smit. Besteak beste, Algorrin egindako ikerketei esker demostratu ahal izan zuen.

    BALe

    ike+

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 11

    Azken 600 milioi urteetan espezieen 20 desagertze handi gertatu dira, baina horietako bost nabarmentzen dituzte zientzialariek, bizitza erabat desagertzeko zorian izan zelako.

    1-435 milioi urtelurrak glaziazio luze bat pairatu zuen, eta itsasoko bizitza desagertzeko zorian izan zen. arrain batzuk bizirik irauteko gai izan ziren, eta ornogabe gehienak desagertu egin ziren.

    2-367 milioi urtearrain espezie asko desagertu egin ziren, eta ornogabeen % 70 ere bai.

    3-245 milioi urteinoizko desagertzerik larriena, itsasoko zein lurreko espezieen %90 desagertu baitziren.

    4-210 milioi urteitsasoko ornodunen % 75 desagertu egin ziren. dino-sauroen aroari hasiera eman zitzaion.

    5-65 milioi urteespezieen % 70 desagertu ziren, tartean dino-sauroak eta amoniteak. Ondoren, ugaztunak bihurtu ziren jaun eta jabe.

    6Gaur egun?zientzialari askok diote seigarren desagertze handi batean gaudela murgilduta.

    Zerk eragin ditu?duela 65 milioi urtekoa meteorito batek eragin zuela frogatutzat ematen den arren, ez dago batere

    garbi zerk eragin zituen aurreko guztiak. Bi dira, oro har, desagertze handiak azaltzeko erabiltzen diren

    kausak. Batetik, arrazoi tektonikoak: bizitzaren sorreran zerikusi handia izan zuen bezala, desagertzeetan ere

    eragin handia dutela pentsatzen da. kontinenteen mugimenduek eta ozeanoen zabaltzeak berebi-ziko eragina dute klima berotu edo hozterakoan, eta normalean klima aldaketa bortitzen ondorioz gertatzen dira desagertze

    handiak. Mugi-mendu horiei

    lotuta dago, esate baterako, sumen-

    dien aktibitatearen bizkortzea. Bestetik,

    espaziotik iristen diren me-teoritoak. azkenik, arrazoi biologikoak.

    hainbat adituren iritziz, gaur egun seigarren desagertze handia ari da gertatzen, lehen aldiz espezie batek eraginda: gizakiak, hain zuzen ere.

    Desagertze handiak

    asko berotu zen. Espezieen % 70 desagertu ziren, tartean 130 milioi urtez Lurraren jaun eta jabe izan ziren dinosauroak. Baina desagerpen handiak eboluzioaren parte dira, erantsi du Smitek: Aurreko espezieek utzitako zuloak laster estaltzen ditu bizitzak egoera berrira egokitutako espezieekin.

    Amsterdamgo unibertsitatean doktore, geologorik entzutetsuenetako bat da. Dinosauroen desagerpena meteorito handi batek eragin zuela frogatu zuen 1980.eko hamarkadan.

    Aurreko espezieek utzitako zuloak laster estaltzen ditu bizitzak

    C h i C X U l U B e k O k r aT e r r a r e N

    e r d i G U N e a

    M E X I K O K O G O L K O A

    M E X I K O

    K U B A

    Y U C aTa N G OP e N i N T S U l a

  • 12 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    Ilea eta bizarra aspaldi urdindu zitzaizkion, baina begirada bihurriak salatzen du barruko sua bizi-bizirik duela oraindik. Izotzak ondo kontserbatzen du-eta haragia!, egin du txantxa, pipa pizten duen bitartean. Ez dio nolanahiko erregaia jarri: Celtas Cortos zigarreta bat hustu du piparen sabelean. Duela 75 urte jaio zen, Lizarran.

    Bizitza osoa daramazu glaziarretako izotza aztertzen. An-tartikan hilabete asko pasatzen dituzu urtero. Zer aurkitu duzu izotzean?

    Klimaren historia jasotzen duen liburu naturala da Antartikako izotza. Lurraren kutxa beltza da glaziarretako izotza. 1995ean errusiarrek Antartikan duten Vostok kanpalekuko ikertzaileek laku bat topatu zuten izotz geruzaren azpian. 300 kilometro luze eta 30 kilometro zabal zen laku hura. Presio izugarrian harrapatutako ur likidoa zen, izotz geruza lodi batean azpian. Orduan pentsatu zuten hura ikaragarrizko aurkikuntza zela, izotza zulatu eta laku horretan zer zegoen ikusi behar zela, iso-latutako ekosistema hura aztertu behar zela. Baina arazoa zen hura zulatuz gero presio askatu eta ur hartan egon zitekeen guztia hil egingo zela. Azkenean, izotza zulatu bai, baina ez ziren lakuaren ganberaraino iritsi. Baina 400.000 urteko izotz lekukoa atera zen handik. Izotz horrek azken 400.000 urteetan izan den klimaren erregistro zehatza zuen.

    Hori nola da posible?Elurra egiten duenean, pixkanaka geruza bat bestearen gai-

    nean pilatuz doa. Pisua areagotzen den heinean, airea irten eta elurra izotz bihurtzen doa. Trinkotu egiten da. Baina beti geldi-tzen dira aire burbuila txiki batzuk. Burbuila horietan gordetzen da garaian garaiko airea, eta horrek ematen digu atmosferaren bilakaera aztertzeko aukera.

    Adolfo ERASO

    Lurraren kutxa beltza da glaziarretako izotza

    glaziarrez gutxik dakite berak adina. Bizitza osoa darama munduko izotzak ikertzen, Antartikan bereziki. errusiarrentzat eta estatubatuarrentzat aldi berean lan egin duen bakarrenetakoa izango da, espiak alde batera utzita. glaziarretako izotzek gordetzen duten informazioaren berri eman digu.

    BALe

    ike+

    Hasieran lakuraino zulatzea pentsatu bazuten ere hango ekosistema aztertzeko, atzera egin zuten presioa askatzean dena galtzeko arriskua zegoelako.

    Vostok-eko izotza1995ean errusiarrek ur likidodun laku bat aurkitu zuten izotz geruzaren azpian, Antartikan. Lakuaren sabaia zulatu gabe, 400.000 urteko izotz lekukoa atera zuten.

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 13

    Eta zer aurkitu duzue aire burbuila horietan?Ikusi duguna da CO2aren kontzentrazio maila beti 180-290

    ppm artean egon dela. Eta gorabehera horiek zerikusi zuzena dutela Milankovitxen zikloekin.

    Milakovitxen zikloak?Bai. Milankovitx ohartu zen Lurraren mugimenduak aldatu

    egiten direla ziklikoki, eta horrek eragin zuzena duela kliman. Adibidez, Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen ibilbi-dea aldatu egiten da 100.000 urtetik behin: biribila egin beharrean eliptikoagoa egiten du, gehiago urruntzen da Eguzkitik, eta horren ondorioz energia gutxiago jasotzen du. 41.000 urtetik behin, berriz, Lurraren inklinazioa alda tzen da. 21 eta 25 gradu artean etzaten da Lu-rra gaur egun 23 graduko inklinazioa du. Zenbat eta gehiago etzan, orduan eta itzal handiagoa poloetan, orduan eta hotz handiagoa.

    Eta noraino egin duzue denboran atze-ra? Zenbat urte ditu aurkitu duzuen izotzik zaharrena?

    Oraingoz milioi bat urteko izotz erregistroak ditugu. Baina une honetan Txinako espedizio bat Antartikaren erdigu-nean da, 4.000 metroko altueran, DomoA izeneko lekuan, eta espero dute 1,5 milioi urteko izotza lortzea. Hori izotz zaharre-netik oso gertu dago, gaur egun Antartikan dagoen izotzak bi milioi urte baititu.

    Klimaren bilakaera ikusteko balio badu, zer ikusten da azken urteotako izotzean?

    1850eko izotzean CO2aren kontzentrazioa atmosferan 290 ppm-koa zen. 2009an 387 ppm-ra iritsi gara. Garbi dago giza-kiaren eraginez dela. 2000 urteko iragarpenak motz gelditu zi-ren. 2020rako 400 ppm-ra iritsiko garela aurreikusi da.

    CO2aren gorakadaz gain, glaziarrak urtzen ari direla neurtu duzue.

    Bai, azken glaziazioan egon den izotz kopuru handienaren herena baino ez da gelditzen. Urtze prozesua nabarmena da Artikoan, baina Antartikan ere areagotzen ari da. Ar-tikoko izotza urtzen bada, itsasoaren maila ez da igoko: kubata batean izotzak urtzen direnean kubatak ez du gainezka egiten Arazoa da kontinenteetako izotza urtzea.

    Esate baterako, Groenlandian dagoen izotz guztia urtuko balitz, sei metro igoko litzateke

    itsasoaren maila. Lurraren historian gorabehe-ra handiak izan dira itsasoaren mailarekin: duela

    125.000 urte 20 metro gorago zegoen; duela 18.000, berriz, 125 metro beherago. Ia 200 metroko gorabehera dago, eta aldaketa horietan zerikusi zuzena dute atmosferan pilatutako CO2-ak eta tenperaturak.

    Ez dirudi, orduan, bide onetik goazenik?Ez, ez nago batere pozik gizakiak daraman bidearekin.

    Pentsatzen dugu Lurra gurea dela, baina gu gara naturaren parte, gustatu ala ez.

    Lurrak egiten dituen mugimenduak ziklikoki aldatu egiten direla ikusi zuen Milutin Milankovitx zientzialariak. Aldaketa horien eraginez Lurrak energia gehiago edo gutxiago jasotzen du Eguzkitik, eta horrek eragin zuzena du kliman.

    B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 13

    Glaziarretako izotzean aditu handienetakoa da Adolfo Eraso (Lizarra, 1934). Urtero hiru hilabete egiten ditu Antartikan.

    urtze prozesua nabarmena da Artikoan, baina Antartikan ere areagotzen ari da

    Milakovitxen zikloak

    OrBiTarTeN eSzeNTrikOTaSUNa100.000 UrTekO ziklOa

    ardaTzareN iNkliNaziOa41.000 UrTekO ziklOa

    ekiNOziOeN PrezeSiOa20.000 UrTekO ziklOa

  • 14 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    Zure burua ordu eta erdiz itsas hondorantz amiltzen uztea ikaragarria da. Sentsazio hori ezin da deskribatu. Bi metroko diametroa zuen titaniozko bola batean sartu ginen hiru lagun Alvin urpekoan eta han joan ginen ordura arte inor iritsi ez zen sakoneraraino, zerekin topo egingo genuen oso ondo jakin gabe. 1979ko apirilaren 21ean izan zen egun seinalatua, Ozea-no Barean. 30 urte pasa diren arren, detailerik ez zaio ahaztu Juteauri. 3.000 metrora iritsi ginenean gelditu zen urpekoa. Hondoan ginen. Urpekoaren hormek sekulako zarata ateratzen zuten, uraren presio ikaragarriak zanpatuta 300 atmosferako presioa, baina nik ez nuen beldurrik. Konfiantza osoa nuen tresnerian. Erabateko ilunpean zeuden. Argiak piztu zituzte-nean, hitzik gabe gelditu ziren. Begien aurrean genuena ezin genuen sinetsi: tximinia moduko batzuetatik ur beltza ateratzen zen, sekulako indarrarekin; eta haien inguruan, bizitza, 3.000 metroko sakoneran inork espero ez zezakeen bizitza oasia . Hondoari itsatsita bizi ziren harrez osaturiko zelaiak, uraren joan-etorriarekin dantzan; karramarroak, izkirak, olagarroak, arrainak, muskuiluak Ekosistema oso bat tximinia haien in-guruan. Bost minutuz egon ginen hitzik esan gabe, gidariak lanean hasteko esan zigun arte.

    Aurkikuntza ikaragarria izan zen. Ura 350 gradura ateratzen da tximinietatik, eta kolore beltza du hainbat metal dituelako di-solbatuta. Baina harrigarriena da tximinia horien inguruan erai-ki den ekosistema osoa. Bakterio termofiloek berozaleek ur bero horretan dauden azido sulfidrikoa, CO2-a eta oxigenoa erabiliz gai organikoa sortzeko ahalmena dute. Harrak elika-tzen dira gai organiko horrekin, eta hortik aurrera kate oso bat osatu da. Garrantzitsuena da Eguzkiaren energiarik ez dutela behar bizitzeko. Lurrak sortzen duen energiaz baliatzen dira. Eguzkia itzaliko balitz ere, luzaro iraungo luke ekosistema ho-rrek, ez baitu haren premiarik.

    Ur beltza jaurtitzen duten tximinia horiek black smokers dor-tsal ozeanikoan zehar aurki daitezke. Ozeano guztiak zehar-katzen dituen bizkarrezur moduko bat da dortsal hori, 60.000

    kilometro inguru ditu. Itsas hondoko geruzak banatzen dituzten amildegien artean bailara sakonak daude; bada lerro luze hori tximiniaz josita dago. Lurraren barnetik datorren energiaren eraginez amildegi horiek zabaltzen ari dira, ozeano hondoko geruzak urruntzen ari dira, eta, horrenbestez, kontinenteak talka egitera bultzatzen dituzte. Lurraren barnetik datorren energia horren ondorioz lehertutako itsas hondoko sumendiek sortu zituzten, esate baterako, Islandia eta Hawaiiko irlak, justu dortsal ozeanikoaren gainean.

    Beste datu deigarri bat ere eman du Juteauk: hamar milioi urtean ozeanoetako ur guztia pasatzen da tximinia horietatik. Ur hotza itsas hondora jaisten da, lurrazal ozeanikoaren azpi-tik sartzen da dortsalean dauden zirrikituetatik, magma berora-ino jaitsi, berotu eta tximinietatik irteten da, presio handian. Ura arazteko modu bat ere bada, eta prozesu horri esker itsasoko uraren konposizioa nahikoa egonkorra da.

    Horrek guztiak hainbat galdera interesgarri jarri ditu mahai gainean. Bizitzaren sorrerak lotura zuzena badu mugimendu tektonikoekin, eta gainera demostratu baldin bada Eguzkiaren energia ez dela ezinbestekoa bizitza garatzeko, orduan, bizi-tza itsas hondoan sortu zela esan al genezake? Juteauk uste du posible dela. Leku paregabea da bizitza sortzeko: beroa ziurtatuta dago, mineralak ere bai, meteoritoengandik nahikoa salbu dago, antzinatik datozen bakterio termofiloak daude. Ez hori bakarrik. Juteauk uste du ekosistema hidrotermal horiek beste planeta batzuetan gara daitezkeela. Esate baterako, Ju-piterren Europa izeneko ilargian. Han, izotzaren azpian dagoen ozeanoan, ilargiaren nukleoak sortutako beroak antzeko eko-sistemak ahalbide ditzake.

    thierry JUtEAU

    Bizitza itsas hondoan sortu ote zen?

    ez da Neil Armstrong, edmund hillary edota Roald Amundsen bezain ezaguna, baina badu haiekin zerbait komunean: eremu berri bat konkistatzen lehena izan zela. ilargia, everest edota hego poloa bezain eremu arrotza, gainera: sakonera handiko itsas hondoak. han egindako aurkikuntza harrigarrien berri eman digu ikertzaile frantziarrak.

    Itsas hondoak ikertzen eman du bizitza Thierry Juteau zientzialari frantziarrak. Ur beroa botatzen dute tximiniak ikusten lehena izan zen, 1979an.

    BALe

    ike+

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 15

    1979ko apirilaren 21a egun seinalatua da Juteauren bizitzan eta ozea-nografiaren historian. Egun hartan 3.000 metroko sakonerara jaitsi zen Alvin uperko ontzian, eta erabat ezezaguna zen ekosistema batekin egin zuen topo ur beroa botatzen duten tximinien inguruan.

    Itsas hondoko ekosistema

    Gizakiak makina bat aldiz egin dio galdera bere buruari: baka-rrik ote gaude Unibertsoan? Erantzuna aurkitzeari eskaini dio bere bizitza profesionala Bruce Runnegar ikertzaile estatuba-tuarrak: NASAko astrobiologia zuzendaria izan da, duela gutxi erretiroa eman zioten arte. Gure planetan bertan, ustez bizi-tza ezinezkoa zen eremu askotan aurkitu ditugu izaki bizidu-nak. Ikusi dugu bizitza guk uste baino eremu zailagoetan gara daitekeela, eta horrek Lurretik kanpo ere, baldintzak gogorrak izanda ere, bizitza topatzeko itxaropena areagotu digu.

    Froga erabakigarririk ez dute oraindik aurkitu, baina bai zan-tzu batzuk. Martitzen, esate baterako. 1960ko hamarkadan hasi ginen Martitzera espaziontziak bidaltzen. Orduz geroztik, gero eta informazio gehiago jaso dugu eta gaur egun badakigu bere atmosferan metanoa dagoela. Eta metanoa sortzeko hiru modu ezagutzen ditugu: mikrobioek sortuta, hau da, izaki bizi-dunek; lur azpian gordetako gai organikoak usteltzean horrek esan nahi du bere garaian bizirik zeudela; edota uraren eta haitzen arteko erreakzio kimikoen bidez (hor ez dago bizitza-rik). Hiru aukeretatik bitan bizitza ageri da.

    Ez du uste, ordea, bizitza estralurtarraren frogak etzi topatuko direnik. Bizitza estralurtarra topatzea Erdi Aroan katedralak

    eraikitzea bezalako lana da; guk ez dugu lana bukatuta ikusiko, baina horretan dihardugu, gure ondorengoek lor dezaten.

    Bestetik, Runnegarrek uste du mende gutxi batzuk barru gizakiak beste planeta batzuk kolonizatzeko gaitasuna izango duela. Bizitza posi-ble egingo luketen baldintzak sortzeko gai izango gara etorkizunean, baina galdera da: egin beharko al genuke?.

    Bruce RUNNEGAR

    Bizitza estralurtarraren bila

    Martitzen eta Jupiterreko Europa ilargian bizitza zantzuak bilatzen ari dira ikerlariak.

  • 16 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A16 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    puBLizitAteA

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 17

    Arsuagari entzun nion behin: sar itzazu gela batean lehoi bat eta Atapuercako gizon bat. Astebetera gelako atea ireki eta ziur ordurako Atapuercako gizonak lehoia akabatu eta jan egin due-la. Sar itzazu lehoia eta gizaki modernoa: lehoiak di-da batean jango luke. Atapuercako gizakia bere burua defenditzeko gai zen; guk ez dugu gaitasunik, armekin ez bada. Gizaki moder-noa biologikoki hauskorragoa, eskasagoa dela dio Paco Etxe-berriak. Hala aukeratu dugulako, gainera. Biologikoki hausko-rragoak gara, hala nahi izan dugulako. Guk aukeratutako bidea izan da. Gaixoak zaindu eta sendatzen ditugun unetik uko egin diogulako hautaketa naturalari.

    Zertan datza, orduan, gizakiaren nagusitasuna? Soziabi-liatea da gizakion ezaugarririk berezkoena, hori izan da gure eboluzioa ulertzeko fakto-rerik erabakigarriena. Bio-logikoki eskasagoak gara, kulturan, teknologian eta informazioan oinarritutako ingurumena eraiki dugu-lako gure neurrira. Tresna horiei esker natura gure beharretara makurrarazi dugu, ia edonon bizitzeko gai gara biologikoki ia ego-kitu gabe. Baina berriro diot: pentsatzen dugu gi-zaki modernoa sekulakoa dela, baina biologikoki, behintzat, zeharo eskastu gara.

    Gizakiak taldean antolatzeko ahalmena garatu du, gizar-te sareak eraiki ditu, eta horretan datza bere nagusita-suna. Etxeberriaren iritziz, aspaldidanik ditu gizakiak kultur eta gizarte kontzientzia. Baita espiritualta-sunarena ere. Neardenthalek ere bazutela esango nuke, bestela zertarako egiten zituzten berez erabi-lerarik ez zuten objektuak?.

    Soziabilitate hori haurrak jaiotzen direnetik garatzen da. Haur jaioberriak amaren menpekotasun erabatekoa du, luzaro gainera. Harreman horri esker besteekin soziabilizatzeko gaita-suna garatzen dugu. Indar fisikoa ez da izan gizakiaren estra-tegia munduan nagusitzeko.

    Eta gure ingurunea eraldatzeko eta egokitzeko ahalmen izugarri horrekin naturaren arauak gainditzera iritzi

    gara. Medikuntzari esker ez gara hiltzen apendizitisa dugunean. Jakintzari esker lortu dugu hori. Baina horrek buelta ere

    badakar: azkarregi ugaldu gara, gehiegi gara jadanik. Beste espezieek ahulena baz-

    tertu egiten dute; guk ez. Horrela, berez natu-ralki izan beharko ginatekeenak baino gehiago

    gara.Hiru dira, Etxeberriaren ustez, gizarte moder-

    noaren ezaugarriak: Bizitzeko itxaropena asko hazi da, jaiotze tasa berriz jaitsi, eta migrazioak

    areagotu egingo dira. Hiru faktore horiek nola ku-deatzen ditugun, eragin zuzena izango du etorkizu-neko gizakiengan. Jakina, Etxeberriak ez du ahaztu nahi gizakion artean alde handiak daudela herrialde garatu eta ez garatuen artean. Denok gaude zeru berberaren azpian, baina guztiok ez dugu ortzmuga

    berbera. Jakina, bidegabekeria horiei soluzioa ja-rri behar zaie norabidea zuzenduko badugu.

    paco EtxEBERRIA

    Biologikoki gizaki modernoa hauskorragoa da

    ikasle garaian Amaldako kobazuloko (zestoa) aztarnategian lan egin ondoren arratsaldero i tzurungo hondartzara etortzen zirela gogoratu du. zer pentsatuko ote zuen jendeak arratsalde-ro lokatzez beteta agertzen ginenean?. Auzitegiko medikua da. Akaso horregatik ezagutzen du hain ondo gizakia.

    Aranzadiko antropologia saileko presidente eta auzitegi-medikuntzako irakasle UPV-EHUn, besteak beste, urteak daramatza frankismo garaian hildakoen hilotzak identifikatzen.

    Berez naturalki izan beharko ginatekeenak baino gehiago gara

    BALe

    ike+

  • 18 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    BALe

    ike+

    Aitortu du ez zuela inguru hau ezagutzen, eta txundituta gelditu dela. Itsaslabar hauek emozio bikoitza eragin didate: estetikoa eta intelektuala. Bat oso txiki sentitzen delako hemen, eta haitz hauetan dagoen informazioa irakurtzeko egin den lana omenal-dia delako giza adimenarentzat. Gizakiaren pentsatzeko gaita-sunari egindako monumentu bat da.

    Pentsatzeko dugun gaitasun horretan ditu jarriak Delibesek bere esperantza apurrak. Muga guztiak gainditu ditugu, kolap-sorantz goaz, baina espero dut gizakia ohartuko dela gertatzen ari denaz, eta gure gehiegikeriei muga jartzeko gai izango ga-rela. Hala pentsatu behar dugu, bestela ez gara ezer egiteko gai izango.

    Egoeraren diagnosia, baina, kezkagarria da. Harrapakin sortu eta ha-rrapakari ase ezin bilakatu den espeziearen historia da gurea. Izurrite bat gara bioaniztasunarentzat. Pla-netan utzi dugun arrastoa ikaragarria da. Aldaketa, batez ere, azken 150 ur-teetan gertatu da. Popula-zioa ikaragarri hazi da, eta hori gutxi ez balitz, gutariko bakoitzak gero eta energia gehiago behar du: ostarre-nak energia berbera behar du bizitzeko orain eta duela milioi bat urte; guk duela 5.000 urte baino ehun aldiz energia ge-hiago behar dugu pertsonako. Kontuan hartuta orain 6.600 milioi garela, planetari eskatzen dioguna gehiegizkoa da. Lu-rrak eman dezakeena baino gehiago ari gara kontsumitzen, eta

    hankaz gora jarri dugu planetaren oreka.Hartzen dugun erabaki orok du eragina naturarengan.

    Adibide bat jarri du Delibesek: Gizakiari esker katuak Aus-traliaraino iritsi ziren. Etxeetatik ihes egin eta kontinente osoa kolonizatu zuten. Milioika daude gaur egun eta hondamen-dia eragiten ari dira hango ekosistemetan, milioika txori jaten dituztelako urtero. Orduan, parlamentario batek proposatu zuen katu guztiak akabatzea. Hari erantzunez, beste batek gizakiak akabatzea proposatu zuen. Delibesek uste du es-pezieen seigarren desagertze handiena bizitzen ari garela. Lau dira apokalipsi horren zaldunak: baliabideen gehiegizko ustiatzea itsasoena, basoena, habitaten desagertzea hau da ohikoena, espezie inbaditzaileak katuen kasua Australian eta desagertze kateak hazia jartzen duen txoria desagertzen bada, landarea ere bai.

    Delibesentzat ukaezina da kolokan jarri dugula naturaren oreka, espezieak ohi baino azkarrago ari direla desagertzen,

    klima ohi baino azkarrago ari dela berotzen, gizakiok garela aldaketa horien erantzule. Kostatzen ari zaigu, ordea, horretaz guztiaz jabetzea.

    Nahikoa xelebreak gara gizakiok. Gure den-boraren eskalan gertatzen ez dena ulertzeko arazoak ditugu. Are gehiago, ez gara kapaz gaur bertan gertatzen ari denaz ohartzeko. Ez dugu erantzuteko gaitasunik. Gainera, ezjakin-tasunean oinarritutako berezko baikortasuna dugu, eta pentsatzen dugu arazoak berez

    konponduko direla; edo bestela pentsat-zen dugu ez dela hainbesterako izango, bestela konturatuko ginatekeela.

    Eta arazoa ez da soilik desagertzen ari diren espezieena. Gizakiona ere bada. Bioaniztasuna galtzen bada gure bizi bal-

    Miguel DElIBES DE CAStRO

    izurrite bat gara bioaniztasunarentzat

    espezieen seigarren desagertze handian gaudela dio, eta gizakia dela erantzule nagusia. Badaki zertaz ari den, urte askoan doanako estazio biologikoko zuzendari izan zelako, eta lan handia egin duelako katamotza desager ez dadin. Baina esperientzia handiko biologoaz gain, dibulgatzaile bikaina da. Jakitea bezainbeste balio du jakintza hori denok ulertzeko moduan azaltzeko gaitasuna izatea.

    harrapakin sortu eta harrapakari ase ezin bilakatu den espeziearen historia da gurea

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 19

    dintzak aldatu egingo dira. Amazonasko basoak suntsitzen ba-ditugu CO2 gehiago pilatuko da atmosferan, tenperaturak gora egingo du, itsasoen maila igoko da eta kostaldean bizi diren milioika pertsonak beste leku bat bilatu beharko dute bizitzeko. Guk ere pairatuko ditugu ondorioak. Gizakiak natura osasuntsu behar du. Naturak berriz, ez du gizakiaren beharrik.

    Zer egin beharko genuke?Lehenik eta behin, planetari ezin diogu eskatu eman de-

    zakeena baino gehiago. Kalkuluen arabera, 1978ko egoerara bueltatu beharko genuke oreka hori lortzeko. Hau da, ezinbes-tekoak dira populazioa kontrolatzea eta kontsumo maila jais-tea. Guztioi ahalegin berbera eskatu behar al zaigu? Hogei afrikarrek adina energia kontsumitzen du estatubatuar batek. Garbi dago herri garatuok ahalegin handiagoa egin beharko dugula, ardura gurea delako, hein handi batean.

    Mundu mailako krisi ekonomikoa aukera ederra da, Delibe-sen iritziz, norabidea aldatzen hasteko. Ez du ikusten, ordea, horretan gaudenik. Gure ekonomia kontsumoan dago oina-rrituta, zenbat eta gehiago kontsumitu, orduan eta ekonomia oparoagoa. Eredu hori goitik behera aldatu beharra dago ataka honetatik aterako bagara. Baina uste dut oraindik ez garela arazoaz jabetu, krisia gainditzeko gehiago kontsumitzeko es-katzen ari zaizkigulako politikoak.

    Delibesek garbi du zein den aterabidea: Kolapsoa saiheste-ko bide bakarra elkartasuna da: beste espezieekiko eta gure-kiko; gaur egun bizi garen 6.600 milioi gizakiekiko eta hurrengo belaunaldietan etorriko direnekiko. Natura babestu ahal izango dugu soilik gure kontsumo maila jaisten badugu, baliabideak modu justuagoan banatzen baditugu, eta guztiok bakean eta justizian bizitzeko moduko planeta bat antolatzen badugu. Bes-tela, ez dakit gizakia desagertuko den edo ez, baina garbi dago gatazkaz beteriko mundua utziko diegula gure ondorengoei.

    BA-

    Azken 150 urteetan izugarrizko triskantza eragiten ari da gizakia. Garai honi etorkizuneko geologoek Antropozenoa deituko diotela ere esan du Miguel Delibesek, erdi txantxetan. Biologoak berak emandako datu batzuk bildu ditugu hemen, adibide gisa.

    2000.urterakolurrazalarenerdiaitxuraldatuzuen gizakiak.

    Eskuragarridagoenuredangarriaren%60gizakiak monopolizatu du.

    Planetandagoennitrogenoarenerdiagizakiok zabaldutakoa da.

    Espezieen%20inbaditzaileakdira. Hegaztienespezieen%20bainogehiago

    desagertu dira. Anfibioakkrisilarriaaridirapairatzen,oso

    azkar ari dira desagertzen mundu osoan. Itsasokoarrantzaagortzekozoriandago,%

    80 gehiegi ustiatuta daudelako. Espezieakohibainomilaaldizazkarragoaridira

    desagertzen. 6.600milioilagungara:inoizespeziebatekizanduenbiomasakopuru

    handienera iritsi gara; gizaki kilo asko dira. Paleolitogaraikogizakibatekbainoehunaldizenergiagehiagokontsumi

    tzen du gaur egungo gizaki modernoak. horrek esan nahi du 5.000 urtean gure premiak 100.000 aldiz handitu direla. hori jasangaitza da planetaren-tzat.

    Seigarrendesagertzehandiaeragitenaridagizakia.

    Ontzi-garbigailuaren parabola

    Noizean behin gertatzen da: ontzi garbigailua mugitzen dugu atzealdea garbitzeko, eta zakarraren artean tarteka-marteka torlojuren bat-edo agertzen da. harrituta gelditzen gara, hura gabe ontzi-garbigailuak berdin-berdin segitzen duelako lanean. Pentsatu ere pentsatzen dugu zergatik jarriko ote dituzten beharrezkoak ez diren piezak horrela, noizean behin pieza txikiren bat agertzen da, eta, besterik gabe, tiraderaren batean gordetzen ditugu. egun batean baina, ontzi-garbigailua dar-darka hasi eta zarata ateratzen has-ten da. Funtzionatzen segitzen du, halako batean alde guztietatik ura galtzen duela ohartzen garen arte. Motorra erre egin zaio. Gure planeta halakoxea da: torlojuak galtzen ari da, dar-dar egiten du, baina oraingoz funtzionatzen ari da. arazoa da hausten bada ez dagoela konponduko duen teknikorik, eta ez daukagula beste bat erosteko aukerarik.

    Gizakiaren arrastoa

    Biologoa da Miguel Delibes de Castro (Valladolid, 1947), baina dibulgatzaile bikaina delako nabarmendu da batez ere.

  • 20 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    Zergatik aldatzen da klima? Hori da erantzun beharreko lehen galdera. Luis Balairon fisikariak sistema batekin alderatu du: Eguzkia litzateke energia iturria, Lurra lanean jarri beharreko makina, eta klima emaitza, produktua. Gehiago sakondu du azalpenean: Ulertu behar dugu Eguzkitik jasotako energiaren eta Lurrak igo-rritakoaren artean erabate-ko oreka egon behar duela. Zer gertatzen da oreka hori hausten bada? Klima al-datu egiten dela. Hainbat dira oreka hori apur de-zaketen faktoreak. Lurrak 100.000 urtetik behin al-datu egiten du eguzkia-ren inguruan egiten duen ibilbidea; urrunagotik edo gertuagotik pasa, eragin handia du jasotzen dugun energia kopuruan; konti-nenteen mugimenduak ere eragin handia du tenperaturan: Antartikak gaur egungo posi-zioa hartu zuenean izugarri jaitsi zen tenperatura Baina gaur egungo klima aldaketa gizakiak eragin du, eta hori berria da.

    Balaironek dio kezkatzeko arrazoiak badaudela, dena oso azkar gertatzen ari delako. Lurraren historian klima aldaketa

    asko gertatu dira, eta oso larriak, baina milioika urteko proze-suak izan dira askotan. Oraingo hau hamarkada batzuetan ari da gauzatzen. Atmosferan dagoen CO2 kopurua izugarri hazi da oso denbora gutxian, eta badakigu ondoren tenperaturak igo egingo direla. Ez dakiguna da hain azkar eta hainbeste igoko ote diren.

    Zalantza horiek guztiak argitzen saiatzen da IPCC, klima al-daketa aztertzeko gobernuarteko erakundea. Klima aldaketan eragin dezaketen aldagai guztiak kontuan hartuta aurreikuspe-nak egiten dituzte. Kontua da ez dakigula etorkizunean zenbat jende biziko den planetan, zenbat kontsumituko dugun, CO2-a murrizteko neurririk hartuko ote dugun edo ez Orduan, nola egin kalkuluak? Egoera ezberdinak planteatzen ditugu: one-nean eta txarrenean jarri eta tarteko hainbat aukera aztertzen ditugu. Zeintzuk dira gizakiak eragindako klima aldaketan al-dagai nagusiak? Demografia: zenbat izango gara? Garapen ekonomikoa: eredua aldatuko ote dugu? Eta energia kontsu-moa. Hiru horiek baldintzatuko dute klima aldaketaren tamai-na. Noski, ezin dugu jakin 2100 urtean zenbat biztanle izango garen. Onenean jarrita, 7.000 milioi izango garela uste dugu; txarrenean, 30.000 milioi. Ulertuko duzue aldea izugarria dela. Horregatik aukera guztiak hartu behar ditugu kontuan, bakoi-tzak nolako ondorioak izango lituzkeen kalkulatu eta neurriak hartu ahal izateko.

    Luis BAlAIRON

    Anil MARKANDYA

    klima aldaketa: gizakia erronka handienaren aurrean

    zientzialariek jadanik ez dute zalantzan jartzen klima aldaketa batean murgilduta gaudela, tenpera-turek gora egingo dutela datozen hamarkadetan, eta gizakia dela erantzule nagusia. Aldaketa horren ondorioak ez direla batere onak izango ere garbi dute gehienek. zalantza handiagoak dituzte kal-tea zenbatekoa izango den zehazterakoan, neurri handi batean, guk hartzen ditugun erabakien baitan dagoelako.

    gure diru ahalmena %6 jaisteko prest al gaude etorkizunean %30 gal ez dezaten?

    Luis Balairon fisikaria goiko argazkian eta Anil Markandya ekonomilaria behekoan IPCC klima aldaketa aztertzeko gobernuarteko erakundeko kide dira.

    BALe

    ike+

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 21

    BA-

    Eta kalkulu horien guztien artean, iragarpen zentzuzkoenak dio tenperatura hiru gradu inguru igoko dela mende amaiera-rako. Eta hori hainbat neurri hartuta. Anyl Markandya ekonomi-lariak dirutan kalkulatu du egin beharreko ahalegina. Barne produktu gordinaren % 6 inguru beharko litzateke 2050. urtean neurri eraginkorrak hartu ahal izateko. CO2-a 550 ppm-tik ez igotzea lortu beharko genuke, hortik gora arriskua izugarri area-gotzen baita. Horretarako, 2020tik aurrera behera egin beharko luke emisio mailak, eta 2050ean mende hasierako kopuruak % 80 murriztu. Hori lortzeko, besteak beste, inbertsio handiak egin beharko dira teknologian, berrikuntzan. Ahalegin hori egi-teko prest al gaude? Gure diru ahalmena % 6 jaisteko prest al gaude etorkizunean % 30 gal ez dezaten? Hori gizarteak erantzun beharreko galdera da, ez zientzialariek. Gaurko eta etorkizuneko belaunaldien arteko interes gatazka jarri du ma-hai gainean Markandyak. Klima aldaketaren ondorioak mende amaieran hasiko dira benetan nabaritzen, baina neurriak gaur hartu behar dira.

    Markandyak uste du ezinbestekoa dela mundu mailako akordio bat, non herrialde garatuek ahalegin handiagoa egin beharko duten. Herrialde guztiek ez dute erantzukizun berbe-ra. Modua bilatu behar dugu herrialde garatuek gutxiago ku-tsa dezaten eta garapen bidean daudenei lagundu egin behar zaie teknologia berriei esker gehiago kutsa ez dezaten.

    IPCCareniragarpenenarabera,tenpera-turak 2 eta 4,5 gradu artean egingo du gora 2100. urterako. kalkuluek diote % 17ko aukerak daudela hortik gora ere egiteko; aukera txikiren bat ere bada igoera zortzi gradukoa izateko.

    Tenperaturarenigoerakharremanzuzena du atmosferan pilatutako CO2 kopuruarekin. kalkulua ere egin dute (gaur egun 387 ppm):

    - 450 ppm: 1,1 eta 3,1 gradu artean. - 550 ppm: 1,6 eta 4,5 gradu artean. - 650 ppm: 1,9 eta 6,5 gradu artean.

    Ezbaduguneurririkhartzen,CO2kopurua600ppmkoaizangoda2100.urtean. europar Batasunarentzat 450 ppm-koa da muga onargarria.

    Estatubatuarbatek25tonaCO2sortzendituurtean,europarbatenbikoitza.Txinatar batek bost tona eta indiar batek hiru. egokiena litzateke pertsona bakoitzak bi tona baino gehiago ez sortzea.

    GuztirazazpigigatonaCO2sortzenditugizateriakurtean;itsasoaetalandareak erdia xurgatzeko gai dira bakarrik. Beste hiru gigatona horiek atmosferan pilatuz doaz.

    Tenperaturaezdaberdinigokoplanetaosoan.Batezbestekoalaugraduba-dira, poloetan zortzi gradu ere igo daiteke. Gutxien, ekuatorearen inguruan.

    Kontinenteetakoizotzaurtzekoarriskuadagotenperaturaigotzenbada.Bakarrik Groenlandian pilatutakoa urtzen bada, sei metro igoko da itsasoaren maila. izotz guztia urtuko balitz oso zaila dirudi, 70 metro igoko litzateke maila. iragarpen zentzuzkoenek diote 2100erako 30 zentimetro igoko dela itsasoaren maila. horrek esan nahi du itsasoak 30 metro jango lizkiokeela lurrari, bataz beste.

    Klima aldaketaren zenbakiak

  • 22 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    puBLizitAteA

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 23 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 23

    Nork ez daki zer den orkidea bat?, galdetzen du Aitor Leiza naturazaleak ondorengo lerroetan. ia denok ikusi dugu noizean behin landare mota hau, baina ia inork ez du jakingo zumaia inguruan ia 20 orkidea mota aurki daitezkeela. kasu askotan edertasun maila handia lortzen duen landare honen inbentarioa egin du Leizak.

    edeRRAk BezAiN BitXiAk

    testuA etA ARgAzkiAk: AitOR LeizA

    eRRe

    pORt

    AJe

    A

  • 24 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    Asko dira Zumaian dauden ekosistemak, baita horietako bioaniztasuna ere. Ekosistema horietatik, bereziki aipagarriak dira orkideak. Nork ez daki zer den orkidea bat? Loradendetan salgai egoten dira. Ikusgarriak, koloretsuak, handiak dira. Baita oso apaingarri onak ere. Mundu guztiko orkideak saltzen dituzte loradendatan. Askok ez dute jakingo, baina gure inguruko ekosistematan hainbat orkidea mota aurki daitezke. Mendian, basoan, dunetan, labarretan, etxe azpiko belardian, egunero ikusi ohi dugun txoko horretan ere aurki ditzakegu orkideak. Behin landare motak ezagutzen eta bereizten ikasten dugunean, konturatuko gara zenbat orkidea mota desberdin dauzkagun gure inguruan. Eta nahiz eta loradendetan saltzen dituztenak bezain handiak ez izan, hemen ingurukoak ere oso ederrak izan daitezke.

    Nola ez dakigu, baina haizeak ekarritako haziak, hemen, Zumaiak dituen ekosistema desberdinetan, ernaldu dira. Landare gogorra, indartsua da orkidea. Bulba duen landare mota da orkidea eta horri esker baldintza desberdin eta gogorretan bizitzeko gai da. Neguko giro ezean bulba handitzen joaten da, pilak kargatzen, eta horri esker urtaro lehorretan loratzeko gai izaten da.

    Eboluzionatzen ikasi duen landarea ere bada. Gure inguruan topa daitezkeen animalia, landare, zomorro, hegazti eta perretxiko asko sinbiosi konplexuetan bizi dira. Aski ezaguna da landareen polinizazioa zomorroek egiten dutela; orkideek, baina, zomorroak erakartzeko modu desberdinak gauzatu dituzte. Batzuek intsektu emeen itxura hartu dute eta arra erakartzeko gai dira, eta horrela polinizazioa bideratzen da; beste mota batzuek, berriz, tranpa txikiak erabiltzen dituzte zomorroen bitartez polinizazioa gauzatzeko.

    Orkideen familia zabala da, eta kontrastez betea. Sortzen

    diren ekosistemaren arabera tamaina eta itxura desberdinak izan ditzakete. Batzuk baso ilunenetan sortzen dira eta txikiak eta ia kolorerik gabeak dira; beste batzuk labarretan sor daitezke eta kolore ederrak izan. Ez hori bakarrik: orkidea mota berberak itxura oso desberdina izan dezake sortzen den ekosistemaren arabera. Are gehiago: elkarren ondoan ateratako orkideak oso desberdinak izan daitezke, bata koloretsua eta alboko anaiarreba ia kolorerik gabea. Ikusten denez, amaierarik gabeko mundua da orkideena.

    Hemen biltzen ditudanak gure inguruan aurki daitezkeen orkidea motak dira. Horrekin ez dut esan nahi hauek bakarrik daudenik; litekeena da oraindik gehiago izatea. Ez dut egokia ikusi landareen kokapena ematea, jendeak landare politak etxera eramateko joera duelako. Dunetatik krabelinak eramateko ohitura handia dago, adibidez. Jendea ez da konturatzen landare hauek dunetan bakarrik ateratzen direla. Orkideen kokapena emanda, antzerako zerbait gerta litekeelakoan nago. Eta ez dugu ahaztu behar denok dugula eskubidea ikuskizun zoragarri berdinez disfrutatzeko. Beraz, ez eraman lorerik etxera. Izadia ez dugu berak merezi duen bezainbat maiatzen eta horrek inguru batzuk babestu behar izatera eraman gaitu. Nire helburua Zumaiak duen landareen aberastasuna ezagutaraztea izan da eta horretarako orkideez baliatu nahi izan dut.

    eRRe

    pORt

    AJe

    A sortzen diren ekosistemen arabera tamaina eta itxura desberdinak izan ditzakete

    Landareen atlasa delakoa 1986. urtean atera zen. Euskal Autonomia Erkidegoa UTM delako laukietan banatuta agertzen

    da liburu honetan. UTM laukien sistema da erabiliena lurra

    zatitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Zumaia

    5. eta 6. laukietan aurkitzen da bien arteko muga San Telmo

    ermitaren ondoko txaletaren aurreko lurrean margotuta dago.

    Landare motak Erkidegoko UTM laukietan dagoen hala ez

    baieztatzen duen liburua da. Liburua zaharra izanik, litekee-

    na da informazioa zaharkitua egotea. Hala ere, sorpresa bat

    baino gehiago ematen ditu: Ophrys speculum delako orkidea

    Arabako hegoaldean, Errioxaren mugan bakarrik aurki zitekeen

    liburuaren arabera. Orain hiru urte ikusi ahal izan zen Zumaian

    lehen aldiz eta aurten bi landare aurkitu dira. Arabatik kanpo,

    Zumaian bakarrik atera da. Ophrys lutea Gipuzkoan apenas

    ikusten da orkidea mota hau. Zumaian iaz atera zen lehen aldiz

    eta Gipuzkoa osoko bigarren kasua da, Ataunen ondoren.

    Mapen gorabeherak

    Orchis masculaUgariena eta errazena ikusten.

    50 zentimetroko garaiera har dezake.

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 25

    puBLizitAteA

  • Aceras anthropophorumLoreak duen itxura gizon

    urkatuarena da.

    Dactylorhiza maculata

    Ugaria da eta kolore asko ditu.

    Ophrys fusca

    Martxoan loratzen da.

    Anacamptis pyramidalisPiramide itxurarekin loratzen delako

    eman zaio izena.

    Gimnadenia conopsea

    Gutxi ikusi dudan orkidea da.

    Ophrys lutea2008an aurkitu zen lehenengo aldiz

    Zumaian.

    Barlia robertianaOso arraroa da eta urtarrila eta

    otsaila garaian loratzen da.

    Ophrys apiferaUgariena ophrysen artean eta erle

    bat gogoratzen digu.

    Ophrys scolopaxApiferan antza handia du baina

    lorearen bukaera puntan bukatzen da.

    eRRe

    pORt

    AJe

    A

    26 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 27 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 27

    Ophrys sphegodesBereizterakoan loreak duen H

    urdina aurkitzea ezinbestekoa da.

    Serapias linguaIlerik gabekoa eta argiagoa dute

    mingain erdia.

    Neottia nidus avisBerde kolorerik ez duen landarea, oso

    baso ilunetan bizi da. Pagoetan ate-ratzen denez agian datozen urteetan

    Zumaiako terrenoetan aurkituko dira.

    Ophrys speculumZumaian bi aldiz aurkitu da eta Gipuzkoan orain arte kokapen

    bakarra da.

    Serapias parvifloraLore txikiena duena. Zarauzko dune-tan albinismo berdeko (hipokromia) landareak daude eta Zumaian agian

    honelako kasuren bat eman daiteke.

    Listera ovataEz da batere ikusgarria eta berdea

    denez edozein belarren itxura hartzen du. Oraindik ez dut Zumaian aurkitu,

    baina egon daiteke.

    Serapias cordigueraHauen artean ugariena da eta bere

    mingaina ilez beteta dago.

    Spiranthes spiralisTxikia da eta izenak dioen bezala es-piralean loratzen da. Zumaian 2008an

    aurkitu zen lehenengo aldiz.

    Orchis coniophora subsp. Fragrans

    Zarauzko dunetan ateratzen den orkidea da eta hain gertu egonda

    Zumaianork daki.

    eRRe

    pORt

    AJe

    A

  • 28 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    puBLizitAteA

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 29

    Aldapa pikea dago Andikaraerrekatik gora.

    Duela gutxi berritu dute baserria, baina oraindik ere ikusiko

    ditugu alagarroak lehortzen.

    liapotzueta

    zu

    MA

    ieg

    i

    Sakonetatik begiratuta, Arantzako

    portua, Portu-txikiko muturra eta Liapotzue-

    ta ingurua. (Argazkia:

    Xabier Azkue)

    Zer da? putzuak, harraldeko parajea.

    Non dago? Aizbeltz eta Sakoneta tartean, Arantzazpia inguruan, Arantzabekoa baserria zegoen parean (mapa

    toponimikoan B2 koadrantean).

    Nola idatzi izan da? Linapotzueta (1872) eta Liapu-tzueta (1999).

    Nola esaten da? Lipotzuak.

    Lotutako izenak Zumaian: izen bereko beste errefe-rentzia bat badago barrualdean, Zestoarekin mugan (zehatz

    kokatu gabea).

    Antzekoak beste herrietan: Linapotzueta (Azpei-tia, Bergara Errezil eta Oati), Linaputzu (Aia, Hernani eta

    Usurbil), Liaputzueta (Altzo, Donostia eta Tolosa), Lima-

    putzu (Hondarribia) eta Liatzeta baserria (Zestoa).

    Azalpenak: hiztegietan eta liburuetan esanahi garbia aitortzen diote izenari, lihoa beratzeko erabiltzen den

    putzua da lina putzua. Plazido Mujikaren hiztegian al-

    berca, enriadero ere ematen ditu gaztelaniazko ordain-

    tzat. Beste izen eta abizen askoren jatorri ere bada lihoa

    (Linazisoro eta Linaza, esaterako) eta goiko izenetan ba-

    rrualdeko herrietakoak garbi samar izango dira lihoarekin

    erabiltzen zirenak. Baina itsasertzean? Antzekotasunaga-

    tik jarritako izena ote?

    Hondarribian jasotako izenek eman diezagukete beste

    arrasto edo bide bat: Limaputzu, Limarri, Limariaundi eta

    Limaritxiki. Kostaldeko parajeak dira, eta hango lan baten

    oharretan dioenez, beti limaz betea den harria da Lima-

    riaundi. Eta zer da lima? Itsasoak estaltzen dituen harrie-

    tan sortzen belar berde txiki hori, gaztelaniaz conferva,

    verdn. Ondarroan, bestalde, lia edo lie deitzen diote

    arrantzan egiteko tresna edo aparailu bati, sakonera gu-

    txiko uretan erabiltzen denari.

    Bukatzeko, bitxikeria gisa, putzuaren ideia bi esaldi be-

    rezitan ere nola erabili duten erakutsiko dizuet:

    - Antero Apaolazak, Patxiko Txerren liburuan: izango

    al uke animorikan lia-potzu aundi artan sartzeko?

    (ozeanoa igarotzeko ausardiarik baduen, alegia) .

    - Pedro Maria Urruzunok: lia-putzuan bataiatutakoa!

    (auskalo non jaioa, sasikumea).

    testuA: XABieR Azkue

  • 30 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    UrolaFelipe IV.aren aginduz Pedro Texeirak 1634an egindako planoaren zati bat,

    itsasotik Zumaia eta Urolaldea erakus-ten duena. Ordurako ageri ziren Oikia, Aizarnazabal eta Aizarna izenak ere. (irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

    zu

    MA

    ieg

    i

    Zer da? ibaia.

    Non dago? Aizkorrin jaiotzen da, eta Otaok bertso ba-tean zioen bezala, Zumaian oheratzen da. Zestoa eta Ai-

    zarnazabal igaro eta gero, Muniosoro inguruan sartzen da

    Zumaiako lurretan.

    Nola idatzi izan da? Urola (1625), Osinbelz (1634) eta Legazpi (1785).

    Nola esaten da? Urla. Garai batean urrla?

    Lotutako izenak Zumaian: Urolako trenbidea, Urola plaza eta Urrola lursaila.

    Antzekoak beste herrietan: Urrola (Bera eta Leitza), Urrola erreka-zuloa (Trebiu), Egurrola erreka (Beasain

    eta Beizama), Zizurrola baserria (Deba, Mardari auzoan,

    Arroarrekan), Iturrola erreka (Oiartzun), Izurola (Aia), Amu-

    rola (Urnieta) eta Segurola (Aia).

    Azalpenak: bi aipamen historiko hauetan agerian gera-tzen da izenaren esanahia.

    - Manuel Larramendik, Corografa liburuan (1754): Urola se dice hoy, pero su pronunciacin nativa sera Urrola, por la repeticin y frecuencia de las herreras que hay en su carrera.

    - Juan Ignazio Iztuetak, Gipuzkoako kondaira liburuan (1847): icen au da euskararen bere berequia, eta esan nai du ur-ola, edo olaac erabiltzen ditubana, cergaitic bera igarotzen dan erriberan txit asco diraden.

    Koldo Mitxelenak azaltzen duenez, -ola amaitzen diren izen guztietan ez da pentsatu behar burdinola edo etxo-la baten arrastoa denik, batzuetan besterik gabe tokia adierazten duelako (Iraola, Urkiola edo Otaola), beste batzuetan ogibide izenekin agertzen direlako (Manterola) edota toki-izenekin (Mirandaola, Plazaola edo Segurola).Azkueren hiztegian urol agertzen da (Elorrion jasoa), Biz-kai aldeko uiol eraren aldera gisa, eta guretzat ujal de-naren pareko (gaztelaniazko torrente, venida de aguas). Bitxia da, azkenik, mapa zaharrean ibaiari Osinbeltz deitu izana, Zestoako harrobi inguruak oraindik ere hala izena du eta.

    Bidali oharrak helbide honetara: [email protected] izenak: AMEZMENDI eta BASUSTA

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 31

    puBLizitAteA

  • 32 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    gu

    Re z

    uM

    Ai z

    ARR

    A

    Orduan, gaztetan, zer egiten zenuten kalean?Zapatuan ta jaxetan zinea jun, ta astearte ta osteguniane bai, askotan. Lau pelikula astian. 19 urtekineo dantza, jaiegunian, Beheko plazan. Denbora pasarako gauza ona giien Luistarren lokala, Mujikan pelukeixan aurrian. Gerra aurrian hura batzokixa huan, antzokiakin, liburutegi batekin, ofizinakin Gerra ondorenian eleizak han mutilentzako lokala jarri zian. Eta neskaentzako Goiko plazen aldamenian monjen eraikin batian ziuan, denborapasako. Guretzat futbolia, billarra, pinpona, ajedreza, damak eta jokurako kartak zibeztian. Ta ardua limodanakin eaten huan. Hura Congregacin de San Luis Gonzaga huan eta liburutegitik etxeako liburuak har tzia bahuan. Negurako primerakua huan. Zinetik erten eta hara juten gitxuan, denporapasa, askotan zinia baino lehenore bai. Bixente Rapak, Manterolak, eramaten zian lokala, hark kontrolatzen zian gaztiak nola ibiltzen gian. Lokal handixa huan, Erribera kaletikan mollaino luzian, ta zabala huan, jende pillua sartzen gitxuan. Billarra hiru bolakua ziuan, karanboletakoa; eta billar amerikanua Bar Berrixan, Cantabricon, ziuan. Baita Larramendineko tabernane.

    Eta neskatan?Konfiantza pixkat hartu arte mendixan ibiltzen gitxuan, baina geo errazago eiten ginien dantzan. Behin akordatzen nauk juntatu nitxala zazpi neskaekin, Erribera kalian. Zeoze eango al deu?, erronda eskau, atea, ta taka, neuk paatu nian, ta beste batea jun gitxuan. Ta hurrengo tabernan erronda eskatu nian, ta iorke ez zian paatzen, ta esan nien Aizue! Mutillak bakoitzak erronda bat paatzen deu!, ta alkarrei beiratuta,

    A!!, ta danen artian erronda bat osatu zien. Diruik gabe erteten zien, mutillen kontura!

    Orduan zer taberna zeuden?Justa, Txikito Artadi, Metro, Bar Be

    rrixa [Cantbrico], Goiko, Uxarruenekoa (orain Trapaia), aurreago exkerreta Etxabe IV ta Hotel Zumaiako taberna, ta Beheko Plazan Astonekua ta Larramendineko taberna, miradore batekin ta Hauek ez zien aprobetxatzen taberna bihar bezela; bar Berrikuake ez. Hauek molla aldea leku haundixa zien, arbolakin ta maxakin. Bista pixkat euki izan balue

    Igual beharrik ere ezEz, igual biharrikane ez. Izotzare fabrikatzen zien. Guk in izan genian han noixian behin afarimerienda eo afarin bat. Geuk eramanda, esan bearei erre tzeko, parrilla bat bazihuan, ixkutatuta... Ta oain jubilatuen horretan, barrakak, txurrerua, tiropitxonak ta tiotiboak, etortzen hitxuan. A! Ta beste hiru taberna, bat Hotel Urangakua, bestia Jaarrekua, GauTxori izena zuna, horreatik deitzen zaiok auzo horrei GauTxori, ta bestia Xarrenekua [Amaiako plazan], edadeko jende asko jute huan. Gure bai. Haundixa huan. Famosua huan txikillarduak ta despedidak eiteko, ta Etxabe IV bao merkio huan. Estazixuan kantinare bahuan.

    AbElIn lInAzIsOrO AzkuE( e ta 3)

    iMANOL Azkue

    Denbora pasarako gauza ona giien Luistarren lokala,

    Mujikan pelukeixan aurrian

    Ta hurrengo tabernan erronda eskatu nian, ta iorke ez zian paatzen,

    ta esan nien Aizue! Mutillak bakoitzak

    erronda bat paatzen deu!

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 33

    zer pertsonaje zeuden garai hartan zumaian?Pako Rata, Iparre, Juantxo Kasta, Julian Bronkolio Julianekin akordatzen nauk, neguan Gu eskola, Mertzedaxota, juten gitxuan ta ospitaletik Goiko plaza aldea askotan gurutzatzen gitxuan berekin, ta sudurra zian txorrotxtxorrotxa, ta luzia, ta hotza iten zunian tanta bat eukitzen zian puntan eta ez ziuan sekula eroitzen! Hura huan misterixua! Famosua Pako Rata huan. Hark diruagatik iten zian, baita Piratak nola brankatikan txopara urazpitik ibilazten zien zigortua? Ba, hark igualigual iten zian, diruagatikan gilla azpitik Hura illargixakin ibiltzen huan: ilgoran mozkortu iten huan; ta ilberan txintxotxintxo, Justaneko enkarguak iten.

    zer festa izaten hituan zumaian?San Pedruak onak, 3 egun jai zialako. Izaten hitxuan asto karrerak, bizikletan zinta karrerak, zaku karrerak, dana Amaiako plazan. Ta geo atletismokua sortu zanian alturako saltua, pixua botatzen Ta musika. Estellako dultzaineruak etortzen hitxuan, ta biribilketak, dantzak Bandak la conga jotzen zunian, neskaai bizkarretik heldu beha

    rrian gerritik helduta San Telmuak sorreran arrantzale festa huan. Indartzen jun hitxuan pixkanakapixkanaka, ta ikastolen ixa sorreratikan ikastolen aldeko berbena antolatze huan eta nola zapatuan izaten zan hark ekarri zian

    San Telmuak indartzia. Berbena harta kanpotike jende pilla etortzen huan. Santelmuetan obligazixua ziuan neskaakin dantza egiteko. Urte guztixan egiten ez zunake bai. Dantza ein al dezu?, amak, ta Ez; Ba bixar ein biharko dezu, ba! Ez izan pailazua! Bestela nola billauko dezu andregaxa!. Akordatzen nauk, 16 urtekin, amak: Abelin! Dantza ein al dezu?, ta Ez!. Ba, bixar ein!. Ta eitea!

    Hi eta lagunak oso kantuzaleak zarete. nondik datorkizue? Garai batian normala huan kantatzia, Zumaixa oso kantaria huan. Gu umiak giala kantuak aitzen oheratu ta kantuak aitzen lo hartzen ginien. Orduan zenbait kanta itxasokuak hitxuan, La barca de oro, Adios barco de bacalao, Sali de Jamaicata, erderaz. Ta euskeraze kantatzen huan. Koadrilla bat huan, Bixente Izkiena, Aitorren hizkuntza zaharra bertso dandanak kantatzen zizkien, ta uste diat 1012 diala, bukaeran Gora ta gora beti Euskadi ta euskera, ta gu gustoa aitzen. Ta Bar Metro taberna parranderuena huan, azken kantoriak han juntatzen hitxuan, ta guk, anaixa eta bixok, ohetik kantuan aitzen genitien.

    Santelmuetan obligazixua ziuan neskaakin dantza

    egiteko. Urte guztixan egiten ez zunake bai

    "Ta Bar Metro taberna parranderuena huan, azken kantoriak han juntatzen hitxuan, ta guk, anaixa eta bixok, ohetik kantuan aitzen

    genitien."

  • 34 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    Eta tabernetan ibiltzen zinetenean?Orduan tabernetan mundu guztixak kantatzen zian, kantatzia normala huan: Gure herri maitea, Lekeitioko, Kapitan pi-lotu, Ilunabarra, Txalupa txiki honetan, Astua... Jaiero mezeta juten gitxuan, ta hillian behin jaunartzea izaten huan, baraurik, ta orduan Ibarrenea [Alberdi pasteleria] jun, pastelak hartu ta Erreketenea [Etxabe IV]. Han gosaldu, ta handikan aurrea txakolia eatea. Bueno, txakolina ean, neguan jaiero. Txakolina ona huan, lehen gutxi eiten huanda, ta ean: hamen, Zautzan, Getaixan eta Donostixan. Ordubixak arte txakolia eaten ginien, eta hirurak laurden gutxi arte bermuta, ta geo etxea, muturra berobero inda Kantatzeko, gure koadrilla gehiena baritonua huan, ta igual beste koadrilla bat tenorrena, ta bi koadrillak bat iten giien, ta klaro, kantatzen gustoa. Ean, eaten ginien, baina mozkortu be. Neguan mendira nola ez gian juten, zapatuetan afal ondoren kafe konpletoa, ta gero kopeua, Terry, txikiteoan bezela, errondan, txandaka. Goizeko ordubiterdixak huan topia, tabernak itxi iten zitien da. Baina ez mozkortzearen sekretua huan, taberna bakoitzian igual lau kanta kantatzen giuzela.

    Eskolan erderazko kantak, ezta?Bai, Leon ta Zamorakoak, Castillakoak, baa eleizako zenbait kanta musika euskalduna zien ta letra erdalduna. Pentsa: Boga, boga erderaz ikasi ginien! Pralliak,

    esaten zien euskera Un dialecto del espaol zala. Bazekiten zein hitz zian espainolen antzekoak, ta adibidez, A ver! Como se dice barco en vascuence?, ta guk: Barkua, ta hark: Ves? Como en espaol!; ta A ver! Como se dice tomate?, ta guk: Tomatia, hark:Ves? Ves?. Kabroiak hitxuan. Baa euskerazko zenbait kantae ikasi ginien tipliak. Tiple talde bat ein zien, 1215 lagunekua, ta Balentin Manterola etortze huan guri irakastea. Hark erakutsi zigun ondo kantatzen eta euskerazko kantak gainea: Urrundik ikusten dut, Beti penetan eta hoixek.

    nolakoa huan udako giroa, beraneanteena?Frantsesak asko etortzen hitxuan hotel Amaya, ta Itzunen baatzen hituan. Santixora etortzen hituan Azpeiti, Azkoiti, Zumarraga ta Urretxukuak, Urolan, tope etortzen huan trena, kabitu ezinik. Bikiniak ezautu nixkian txikitatik, ume

    tatik. Frantsesentzat normala huan bikinixakin ibiltzia. Gu ibilita gatxaudek bikinixa zeukan andre eder baten bueltan, lau hankian trenena iten, pupu!, behetik gora zer ikusiko, seizazpi urtekin, hirulau urtekuak hartuta atzian

    Eta giro politikoa?Ixiltasuna kristona ziuan. Etxe batzuetan hitzeiten huan politikaz; gurian hitzeiten huan, gure koadrillako batzuen itxiane bai, baa beste batzuetan ez; nahiz ta abertzaliak izan, ixildu iten hitxuan. Ixiltasuna huan nagusi, ta hitzeiteko, leihoa itxita, bazpane. Bagenekian aber tzaletasuna zer zan, ikurria zer zan, zer izan zan gerra, zenbat sufritu zuen gure gurasoek Bestia huan zer kontatzen zuten eskolan. Adibidez, esaten zian mertzedaixo batek: Si t vas a las Islas Canarias, y le dices a un canario, Oye, qu distancia hay de aqu a Espaa?, te dar una bofetada, y te dir Estamos en Espaa!. Inperialistak hitxuan. Kontatzia asko gustatzen zitzaiena, eta guk ikastia, Felipe II, Reyes Catlicos, Espaa inperioa zaneko kontuak hittuan, En aquella poca en Espaa no se pona el sol esaten zien. Ta nik uste diat espaolak barroaino sartuta dakatela hori, inperialismo hori; horreatik ezin die onartu hemen Espaa ez dan nazio batzuk eotia, bai ba, beren inperio dana galdu ein zien ta Penintsula barrokua baere

    Gure koadrilla gehiena baritonua

    huan, ta igual beste koadrilla bat tenorrena,

    ta bi koadrillak bat iten giien, ta klaro, kantatzen gustoa

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 35

    mantendu nahi die. Ta ixiltasuna haundixa zalakore euskeraz asko kantatzen ginien. Ta Athleticekuak gitxuan danok; zeatikan? Athleticek bakarrik irabazten zixolako Madridei; Realekoa ixa iore ez gitxuan. Ttxirrinduralitzane berdin: bahuan bat Bahamontes, espaola, eta bestia Loroo, euskalduna, ta bixak oso onak hitxuan, ta kriston eztabaidak sortzen hitxuan, ta karlista danak, reketien seme danak, Bahamontesen aldekuak hitxuan, eta abertzaliak Loroon aldekuak, ta kriston pitotiak Geo, pixkanaka irekitzen jun huan, ikastolak indartzia, euskal literatura, Ez dok amairu sortu zanian, giro politiko aber tzalia

    kezka bat bazegoen, orduanBai. Nonbaiten sartu bihar ta JOCen, Juventud Obrera Catlican, sartu gitxuan. Behin batian konturatu gitxuan Iparraldian nolako kontzientzia eskasa zeon. 1958an, udan, harreman batzuk in hitxuan alde hontako ta besteko jendiakin, ta gu jun gitxuan Urruan aldameneko zelai batea, kanpiakinda; aurrenengo gabian, ongi etorrixa iteko Iparraldekuak guri, zer kantatuko ta kanta espaola frantsesez! Gitanes, ijittu espaolak nola bizi zian, kastauela ta guzti! Ta gu, gure artian, Hoixek uste die gu espaolak geala!, ta geo Juanitok, anaixak, txistua jo zian, Maritxu nora zoaz era oso apaiian, nota bakoitza bitan ta hirutan errepikatzenhango txalo zaparra! Baa giro politikua, garai hartan, bateze ixilla huan.

    Eta mendiarena nola zen?Azaroa hasi ezkeo, otsaila/martxoa arte, hemen herrixan, parrandan ibil tzen gitxuan. Eta behin udaberri u saixa hasi ezkeo, mendira juten gitxuan. OARGUIk eskurtsixo kulturalake antolatzen zitian. Luistarretako juntan golpe de estado in zien karlistak, ta lortu zien beaixek buru izatia, baina nik lortu nian han sekretaixo bezela sartzia, aktak idaztekota. Junta karka hark OARGUI eliminatu nahi zian, beaixen menpe jartzia. Bai ba, OARGUIko eskurtsixo kulturalak: Azkoitiko kaballeritos ezagutzea, ola zaharrak ikustea, Barandiaranekin Itziarko kobazuloa eta abar. Euskaldunen iragana ezagutzeko huan, ta luistarren junta horrek hori ezin zian eraman Esaten zien beaiek ziala jefiak, ta OARGUI menpian beti. Alkartzen gitxuan eztabaidatzeko eta arrazoia

    zenek zekan? Xebastian lehengusuak esaten zun bezela, diarra handixena iten zunak. Izane, karka haixen arrazoia bullan eta diarran ziuan. Ni juntan haixekin bakarrik eoten nitxanian ez huan giro izaten! OARGUIkuak taldearen sortzaillia ekarri zien, hemen ibilitakua, Zumaixan parroko, ta hark esan zian OARGUI autonomua zala.

    Eta luistarrak? zer ziren?Helburua gaztedixa kontrolpian eukitzia huan, baina antzerkixake iten hituan, erderaz, ta lautik bat euskeraz; euskerazkuan Manuel Marik [Garatek] iten zian beti. Luistarren lokala ona huan koadrillakin geatzeko, billarrianeta ibiltzeko ta ona huan liburutegixa. Guretzako salbazixua izan huan hura. Akordatzen nauk luistarretako apaiz buru batekin diskusixua izan nula La gata sobre el tejado de zinc pelikula zalata. Hark esaten zian Pelikula hori txarra da, pekatu mortala!, ta nik pelikula hura moral aldetik ona zala, ta hark Ona nola izango da, ba! 4Gravemente peligrosa data!.

    Eta zinea? kanpora joaten zineten, Iparraldera edo?Ez, hori geo huan, pelikula berdiaketa ikustera. Garai hartan pelikulak zenba

    Ta ixiltasuna haundixa zalakore

    euskeraz asko kantatzen ginien. Ta Athleticekuak gitxuan danok;

    zeatikan? Athleticek bakarrik irabazten zixolako Madridei

  • 36 B A L e i k e 2 0 0 7 u z tA i L A

    kixakin hituan: Uno Txurixa: Todos, inclu-so nios; Dos, urdina: Jvenes; Tres, roxa: Mayores; Tres erre, granatia: Mayores con re-paros; Cuatro, berdia: Gravemente peligrosa. Pentsazak zer comida de coco zeon, cuatro zanian gixajo batzuk Arranplan exerita eoten hitxuan, zinea zein zijuan ikusteko, ta esaten Horrek pekatu mortala in behar dik!.

    Eta zer zen pekatu mortala? nolako pelikulak?Cantando bajo la lluvia, adibidez. Lenengo aldixan huan tres mayores, negu batian, ta guk ikusi ginien. Eta handikan bi urtea, berrize ekarri zutenian, berdia huan. Eskote bat nahikua huan cuatro ipintzeko. Akordatzen nauk pelikula italiano bat: Teodora, eskote ederra, titi ederrak Gravemente peligrosa! Zentsurak dialoguak aldature eiten zitian, eszenak ebakire bai. Pelikulakin batea paper bat

    etortzen huan: zer parte zeben moztuta, zer falta zitzakon Gu enteratzen gitxuan kuadrillako Kortak Amayan zinia botatzen zulako. Baa zentsura Madriden eiten huan.

    beste kontu gehiago ere kontatu z izkigun Abelinek: zinemakoak, garai hartako giro politikoari

    buruzkoak, burgosen egindako soldadutzakoak, ikurria urtero urbian azaltzen zenekoak, Franco hil aurrekoak eta ondorenekoak Hiru atal behar izan ditugu orain artekoak sartzeko, eta beste hainbeste ere beharko genituzke, kontatutako guztia jartzeko! buru ona dauka Abelinek, oroimen bizi eta freskoa, eta atzo gertatu balira bezala kontatzen ditu pasadizoak, arin, jostagarri eta atsegin. baina Gure Zumai zarra honi ere amaiera eman behar eta hortxe utzi dugu, oraingoz, kontakizuna

    Cuatro zanian gixajo batzuk Arranplan

    exerita eoten hitxuan, zinea zein zijuan

    ikusteko, ta esaten Horrek pekatu

    mortala in behar dik!

    gu

    Re z

    uM

    Ai z

    ARR

    A

    Foronda kultur etxea. 943-861056Agenda zure e-postan jaso nahi baduzu, eskatu helbide honetara. agenda etxera [email protected]

    puBL

    izit

    AteA

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 37

    Gure Zumai zarra noiz eta nola jaio zen ikusteko, atzera egin beharko dugu denboran, bost urte, 2004ko martxora. Ordutik,

    hutsik egin gabe, iraganean ahazturiko hainbat pasadizo eta

    kontu ekarri dizkigu Abelinek, batzuk barregarriak eta bereziak,

    beste batzuk serioak eta bihotzean atximur egiten dutenak.

    Lan mardula geratu da atzean: 18 elkarrizketa, 18 zumaiarren

    lekukotasuna eta bizitza.

    Nola bururatu zitzaion galdetu diogu Abelini, eta erantzun digu

    Juan Luis Romatetek proposatu ziola, ea animatuko litzatekeen

    lehengo Zumaiako kontu zaharrak berreskuratzera. Atala

    irekitzeko asmoa zutela esan zidatenean izugarri poztu nintzen.

    Memoria historikoaren aldeko lantxo txikiren bat egiteko aukera

    ikusi nuen eta horretarako Zumaiako zaharrenengana jo behar,

    gerra aurreko eta gerrako kontuak esango zituztelako eta

    horrekin batera garai hartako ohiturak, usadioak, lan egiteko

    erak, neska-mutilen arteko harremanak eta abar ere bai. Hain

    zuzen ere, memoria historikoa berreskuratzea izan da Abelinen

    helburu nagusia: Nondik datorren ez dakienak, nekez asma-

    tuko du nora joan eta nor den ez dakienak aldamenekoaren

    nortasuna hartuko du, zeren eta, diotenez, memoria historikoa

    galtzen duen herria, desagertzera kondenatua dago.

    Gustura ageri da Abelin egindako lanarekin, eta pena bakarra

    dauka: ama Irene hilda egotea honetan lanean hasi zenean,

    burua oso ona zeukalako eta kontu pila bat zekizkielako. Amaz

    gain, beste batzuk ere geratu zaizkio bidean, elkarrizketa egin

    aurretik zendu zirelako, edo burua galdu zutelako, eta oraindik

    bizirik dauden beste bi-hiruri elkarrizketa egiteko gogoarekin

    geratu omen da. Ezezkoren bat ere jaso du,

    eta be-

    reziki mingarria zaio bi gizonena: Itsasoko kultura ustez ongien

    azalduko zutenen birengana jo nuen, baina ezezko biribila jaso

    nuen. Oso penagarria izan da, gerra aurreko, gerra garaiko

    eta gerra ondorengo itsasoko kontu asko beraiekin galduko

    direlako. Beste emakume batek, berriz, elkarrizketa oso pozik

    egin omen zuen, baina etxera argazki bila joan zitzaionean,

    elkarrizketa Baleiken ez azaltzeko eskatu omen zion, eta

    idatzita zegoen tokitik ezabatzeko, gainera. Norbaitek beldurra

    sartu zion. Frankismoa bizirik dago oraindik.

    Zein aukeratu elkarrizketatzeko, zer irizpideren arabera? Abeli-

    nek erantzuna garbi dauka: Ahal denik eta zaharrenenak, eta

    abertzale jendea. Galdetu diogu ea erraza edo izan den hitz

    eginaraztea, eta erantzun du normalean segituan hasten zirela

    hizketan, eta behin hasitakoan, batzuk ezin isildu, gainera!

    Alde horretatik, esan digu erraza izan dela, eta beti galdetzen

    zizkien antzeko kontuak guztiei: eskola, jolasak, festak Behin

    hitz egiten hasita, Gerrako kontuak berez eta natural azaldu

    omen dira.

    Galdetu diogu ea kontatutako guzti-guztia jarri duen: Nik

    egiten nuen haiek esanda bezala jarri, igual

    zuzenketa gramatika eginda, baina besterik ez.

    Gero, beraiei erakutsi, eta haiek agintzen zuten,

    hau kendu eta hau aldatu. Izenak bai, pila bat

    isilik geratu dira.

    Elkarrizketatuen hitzak jaso ditu Abelinek, eta

    modu berezian jaso ere, gainera: ahalegin

    handia egin du elkarrizketatuen euskara bere

    horretan jasotzeko, hurbildu egin da zumaia-

    rron eta hizlarien hizkera berezitara. Propio

    jaso nahi izan du elkarrizketatuen hitz egiteko

    era, eta meritu hori aitortu behar zaio.

    Zumaiarren lekukotasun horiek zenbakiz

    zenbaki irten dira, bost urtean, eta guztiak

    elkartuta liburu polita ateratzea badago, eta

    asmo horretan omen dira. Krisia dela eta, ez

    omen da garairik onena, baina etorkizune-

    rako ideia polita da.

    Bejondeiala, Abelin!

    Gure Zumai zarra

  • 38 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

    ekaina

    AGENDA

    Deialdiakekainaren 8tik 14ra, zuMAiAkO

    Aste BeRdeA (ikusi egitaraua)15etik 21era Beheko plaza elkarteak

    antolatuta, pertsona Nagusien Asteazumaiako pintxo Lehiaketa

    2009: ekainaren 19tik 21era.zumaiako Argazki Lehiaketa:

    hankak-Oinetakoak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 23an.

    Erakusketakigandea, 7 12:00etan Aita Marin, haur

    antzerkia kika supersorginaAstelehena, 8 zumaiako iX.

    Futbol txapelketaAsteartea, 9 17:00etan Aita

    Marin, san telmo sari banaketaOsteguna, 11 22:15ean zine

    forum Las horas del verano

    Ostirala, 12 19:00etan Algorri ezagutza

    etxean Aste Berdeko Argazki Rallyaren sari banaketa

    Ordu berean kofradian, Musika eskolako Rock ikasleen kontzertua

    20:00etan kantauri plazan, Ludotekaren kurtso Amaierako festa.

    22:00etan Aita Marin, antzerkia desnudos en Central park

    igandea, 14 9:00etatik 14:00etara kiroldegian: kirolari Ateak zabalik.

    Asteazkena, 17 18:30ean ubillos Musika eskolan,

    musika-tresnen entzunaldiaOsteguna, 18 15:00etatik aurrera, kiroldegiko

    igerilekuan, puzgarriak. 20:30ean Maria eta Jose

    aretoan, Musika eskolako euskal dantza ikuskizuna.

    Ostirala, 19 19:00etan Maria eta Jose

    aretoan, Musika eskolaren kurtso Amaiera jaialdia

    Larunbata, 20 22:30ean Mari aeta Jose aretoan,

    Benito Lertxundiren kontzertua.igandea, 21 11etan hasita,

    Vitoriano Arrate kalean, ARtisAu AzOkA: artisauak lanean, elikagaiak, haurrentzat tailerrak..

    Asteartea, 23: 22:00etan san Juan iturrian,

    san Juan suak zumaiako txistulari Banda eta Musika eskolako euskal dantzariekin

    Osteguna, 25 22:15ean zine forum Vals con Bashir

    27tik 29raSAN PEDRO JAIAK

    IrteerakBisitA gidAtuAk ekainak 6, 9:00etan zetazeoak

    ikusteko irtenaldia itsasoz euskARAz!

    10:00etan irteera geologikoa eta txalupa

    ekainak 7, 9:00etan Flyscharen trekkinga (deba-zumaia)

    11:30ean zumaia-deba-zumaia txalupaz ibilbidea euskARAz!

    ekainak 13, 10:00etan irteera geologikoa eta txalupa euskARAz!

    15:15ean Flyscharen ibilbidea, ibilbide osoa

    ekainak 14, 10:05ean Flyscharen trekkinga (zumaia-deba)

    ekainak 20, 10:00etan irteera geologikoa eta txalupa

    11:00etan urolako itsasadarra piraguaz euskARAz!

    ekainak 21, 11:30ean zumaia-deba-zumaia txalupaz ibilbidea

    ekainak 27, 10:00etan irteera geologikoa eta txalupa

    15:15ean Flyscharen ibilbidea, ibilbide osoa

    tXANgOAkekainak 20 de junio: Boilurraren

    Museoa (Metaute-Nafarroa)uztailak 18 de julio: santxotena

    Museoa Agoteen lurraldean (Arizkun-Nafarra)

    Gaztetxolako txokoa10: zirko tailerra.13 goizez: 2. eskuko azoka

    kofradia plazan.

    Ag

    eNd

    A

    ZUMAIA NATURAZ BLAI

    Ekainak 5-12 - ekainaren 5etik 12ra, zuMAiA, NAtuRAz BLAi txapelketa.

    egun hauetan, zumaian aurki ditzakegun naturgune ezberdinetako irudiak ikus-teko aukera dugu herriko kaleetan (Forondan, polikiroldegian, Oxford-en, behe-ko plazan eta etxezarreta kalean). Bost ekosistemen izenak asmatzen badituzu txapelketa honetan parte hartzeko aukera izango duzu zentroan bertan (Juan Belmonte, 21) edo www.algorri.eu web gunean sartu eta Algorriko blog berria-ren bitartez.

    *saria: 4 lagunentzako afaria zelai talasoterapiako jatetxean. honetaz gain, parte hartzaile guztien artean Algorrira itsasontziz joateko bidai-txartelak zozketa-tuko dira (10 bikote) baita zumaiako ekosistemen inguruko posterra ere.

    - ekainak 11, osteguna, 17:00-18:30, Algorri i.z.-n: FOsiLeN tAiLeRRA eta zu-maiako ekosistemen inguruko hormairudiak, denbora-pasak eta ginkana.

    - ekainak 13, larunbata, 10:00-13:00, Algorri i.z-n MAReARtekO zABALgu-NekO BiOANiztAsuNA ezAgutuz irteera.

  • B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 39