132977
Download 132977
Post on 21-Aug-2014
159 views
Category:
Documents
2 download
Embed Size (px)
TRANSCRIPT
5
LEHEN HEZKUNTZA
EBALUAZIORAKO BALIABIDEAK
Matematika
Aurkezpena.......................................................... 3 Hasierako ebaluaziorako baliabideak.................. 5 Aldizkako ebaluazioetarako baliabideak.............. 29 Unitate bakoitzeko ebaluaziorako baliabideak. 30 Hiruhilekoko ebaluaziorako baliabideak........... 90 Amaierako ebaluaziorako baliabideak................. 102
Matematika 5 Ebaluaziorako baliabideak Zubia Editoriala, S. L.ren eta Santillana Educacin, S. L.ren Lehen Hezkuntzako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Jos Toms Henaoren zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da. Irudiak: Carlos Aguilera eta Jos M. Valera Hizkuntza-egokitzapena: Josu Garate Edizioa: Ainhoa Basterretxea eta Mar Garca Gonzlez
2009 by Zubia Editoriala, S. L / Santillana Educacin, S. L. Legizamon Poligonoa Gipuzkoa kalea, 31 48450 Etxebarri (Bizkaia) PRINTED IN SPAIN Inprimatzailea:
EK: 132977 Lege-gordailua
Lan honen edozelako bikoiztea, banatzea edo jendaurreko jakinaraztea zein eraldatzea soilik egin ahal izango da jabeen baimena edukita, legeak xedaturiko salbuespenak salbu. Lan honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu behar baduzu, jo ezazu CEDROra (Centro Espaol de Derechos Reprogrficos, www.cedro.org).
2
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
AurkezpenaIrakasleei beren lanean laguntzeko, baliabide hauek eskaintzen ditugu liburuki honetan: 1. Hasierako ebaluaziorako baliabideak. Atal honetan, hainbat baliabide ematen ditugu, ikasturteko lehenengo asteetan irakasleek jakin dezaten zer egoeratan abiatzen diren ikasleak. Atal honen barruan sartuta daude: Ebaluazio-irizpideak. Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan hastean ikasleak eduki behar duen mailaren adierazleak dira. Ebaluazio osoa egiteko, irizpideak bost ataletan sailkatuta daude: Zenbakiak, Eragiketak, Problemak, Geometria eta Neurriak. Ariketetarako iradokizunak. Behaketa zuzenaren bidez, ikasleen abiapuntua balioesten laguntzen diete proposamen hauek ikasleei. Ariketa horiek banaka egin daitezke, taldeka edo denen artean. Ebaluazioirizpideekin lotuta aurkeztu ditugu. Proba idatziak. Banakako ebaluaziorako fotokopiatzeko fitxak. Aurretik aipatutako ebaluazio-irizpideetan ikasleak zer egoeratan dauden jakiteko aukera ematen dute. Bi orrialdeko proba bana dago bost ataletarako, eduki guztiak sartzeko eta hasierako ebaluazioa prozesu gisa egiteko eta ez une jakin batean bakarrik egiteko. Erregistro pertsonaleko formularioa. Fotokopiatzeko orri hau erabil daiteke ikasle bakoitzaren ebaluazioaren emaitza idatziz jasotzeko. Erantzunak. Proba idatzien erantzunak.
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
3
2.
Unitateen ebaluaziorako baliabideak. Atal honetan ageri diren baliabideei esker, ikasleen jarraipena egin daiteke ikasturte osoan zehar. Unitate bakoitzean, elementu hauek daude: Kontrola. Bi orrialdeko fitxa da, eta zenbait motatako hamar ariketa ditu, unitatea berrikusteko. Testa. Orrialde bateko eta hamar galderako fitxa da; galdera bakoitzak zenbait aukera ditu. Hala, ebaluazio azkarra egin ahal izango da. Halako probek nolakoak izan behar duten kontuan izanik, kontzeptuzko edukirik garrantzitsuenei buruzkoak dira galderak. Gainera, ezagutzak balioesteko beste mota batzuetako probak egiten ohitu nahi ditugu ikasleak. Ebaluazio-irizpideak. Aurreko probetako ebaluazio-irizpideak, banan-banan aipatuta. ariketekin zerikusia duten
Erantzunak. Kontrol-fitxaren eta testaren erantzunak. 3. Hiruhileko bakoitzeko ebaluazioa. Atal honetan, hainbat proba ageri dira, hiruhileko bakoitzaren amaieran ikasleak ebaluatzeko. Unitateen ebaluazioek bezala, elementu hauek dituzte:
Hiruhileko bakoitzeko ebaluazioa. Zenbait motatako ariketak datoz bi orrialdetan. Hiruhilekoan ikasitako edukirik garrantzitsuenetako batzuk ageri dira. Testa. Aukera bat baino gehiagoko galderak datoz orrialde batean. Erantzunak. Hiruhileko bakoitzerako erantzunak datoz atalaren amaieran. proposatutako proben
4. Amaierako ebaluazioa. Ikasturtearen amaieran proba orokorra egin nahi izanez gero, bi fitxa sartu ditugu: batean, era askotako ariketak daude; eta bestea testa da. Erantzunak ere badatoz.
4
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
Hasierako ebaluaziorako baliabideak
Hasierako ebaluaziorako irizpideak eta iradokizunak. Proba idatziak: 1. Zenbakiak. 2. Eragiketak. 3. Problemak. 4. Geometria. 5. Neurriak.
Banakako erregistroa.
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
5
Lehen Hezkuntzako 5. mailako Matematika. Hasierako ebaluaziorako irizpideak eta iradokizunakProba idatzietako ariketak
Irizpideak
Iradokizunak
Zenbakiak
Sei zifrarainoko zenbakiakirakurri, idatzi eta adierazten ditu.
1
Ebaki hamar paper zati berdin eta idatzi 1etik9rako zifra bat bakoitzean. Esan ikasle bati sei paper zati hartzeko eta idatz ditzala arbelean dagozkion zifrak. Gainerako ikasleek koadernoan idatzi beharko dituzte bost zenbaki desberdin, zifra horiek erabiliz. Ariketa errepika daiteke 5, 4, 3 eta 2 paper zati ateraz. Idatzi arbelean sei zifrarainoko zenbakien segida bat: 568.037; 58.259, 186.053 Ondoren, eskatu ikasleei zenbait baldintza betetzen dituen zenbakia aurkitzeko. Esate baterako: Milakoen zifra 8 eta ehunekoen zifra 4 dituen zenbakia. Hamar milakoen zifra 5 duen eta hamarrekorik ez duen zenbakia. Gainera, ondoren, zenbaki horiek handienetik txikienera edo txikienetik handienera ordenatzeko eskatuko diegu ikasleei.
Sei zifrarainoko zenbakiakdeskonposatzen ditu.
1
Zifra bakoitzaren posizio-balioabereizten du, sei zifrarainoko zenbakietan.
2
4, 5
Zenbaki jakin baten aurrekoaeta ondorengoa idazten ditu.
6
Zenbaki jakin bat gertuen duenhamarreko, ehuneko edo milakora hurbiltzen du.
3
Planteatu zenbait hurbilketa arbelean; batzukbehar bezala eginak, eta beste batzuk, ez. Ikasleek esan beharko dute zein diren zuzenak, eta okerrak zuzendu egin beharko dituzte. Idatzi arbelean zenbaki batek eta haren hurbilketak osatutako parea. Hurbilketa zer mailatan (hamarrekoak, ehunekoak edo milakoak) egin den adierazi beharko dute ikasleek.
6
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
Irizpideak
Proba idatzietako ariketak 7
Iradokizunak
Erromatar zenbakiak irakurrieta idazten ditu.
Osatu hiru ikasleko taldeak eta eskatu zenbaiturte idazteko erromatar zenbakien bidez. Esate baterako, jaiotza-urtea, aurtengo urtea, irazko urtea eta hurrengoa...
Zatikiak bereizi, irakurri etaidazten ditu.
8, 9, 10
Eskatu ikasleei 2 zenbakitzailea eta5 izendatzailea dituen zatikia idazteko. Ondoren, eskatu ikasle batzuei gai bakoitzak zer adierazten duen azal diezaietela gainerako ikasleei.
Hamarrenak etaehunenak bereizten ditu, zatiki gisa eta zenbaki hamartar gisa.
11
Esan ikasleei hiruko taldeak osatzeko eta eman27 txartel berdin. Eskatu talde bakoitzari 3 segida hauek idazteko txarteletan: 1 hamarren, 2 hamarren, 3 hamarren 9 hamarren. 1/10, 2/10, 3/10 9/10. 0,1; 0,2; 0,30,9. Ondoren, esan ikasleei beren artean banatzeko lehen segidako 9 txartelak (1 hamarren), eta gainerako 18 txartelak nahasi eta buruz behera jartzeko. Jokalari bakoitzak txartel bat jasoko du, ordenan. Txartelen baten adierazpenarekin bat badator beretzat hartuko du, eta bestela, bere lekuan utziko du berriro ere. Txartelen hiru hirukoteak azkarren osatzen dituenak irabaziko du.
Eragiketak
Sei zifrarainoko zenbakienarteko batuketak, kenketak eta biderketak egiten ditu.
1, 4, 6
Prestatu zenbait zifra kopurutako zenbakiakdituzten txartelak, eta +, eta ikurrak dituzten beste txartel batzuk. Ondoren, eskatu ikasle bati zenbakien bi txartel eta eragiketa-ikurren txartel bat atera, eta ikaskideei erakusteko. Esan txartel horiei dagokien eragiketa idazteko eta eragiketaren emaitza kalkulatzeko.
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
7
Irizpideak
Proba idatzietako ariketak 5
Iradokizunak
Parentesiak dituzten etaparentesirik gabeko eragiketa konbinatuak ebazten ditu.
Jarri ikasleak binaka edo talde txikitan, eta eskatueragiketa konbinatu bana idazteko (parentesiekin edo parentesirik gabe) orri batean. Ondoren, ikasleek orriak trukatuko dituzte elkarren artean eta ikaskidearen eragiketa ebatziko dute. Azkenik, eragiketa bakoitzaren emaitza zuzena den ala ez aztertuko dute bien artean. Eman hiru zifrako bi zenbakiren arteko biderketa bat duen orri bat ikasle bakoitzari. Ikasleek biderketa egin behar dute, eta ondoren, biderketa horren bidez ebatzi beharreko problema bat idatzi, orriaren beste aldean. Gero, ikasle bakoitzak ikaskide bati emango dio orria, problema ebatz dezan, eta amaitzean, orriaren beste aldean begiratuko du behar bezala ebatzi duen aztertzeko.
Batuketaren eta biderketarenpropietateak aplikatzen ditu.
2, 3, 7
Idatzi zenbait adierazpen arbelean etaeskatu zenbait ikasleri kalkulatzeko. Gainera, zer prozesuri jarraitu dioten azaldu behar diete ikaskideei. Adibidez: 3 (2 + 5); (7 4) 6
Zatiketak egiten ditu, zatitzaileabi zifrakoa dela eta zatikizunaren lehen bi zifrek zatitzailea baino zenbaki handiagoa edo berdina osatzen dutela.
8
Eman ikasleei bi zifrako zatitzaileak dituztenzatiketen orrialde bat; batzuk zuzen ebatzita egongo dira, eta beste batzuk, ez. Eskatu ikasleei zatiketak berrikusteko, zuzen eginda zein dauden asmatzeko eta oker daudenak zuzentzeko. Ondoren, egin bateratze-lana, zuzentzeko.
Zatiketak egiten ditu, zatitzaileabi zifrakoa dela eta zatikizunaren lehen bi zifrek zatitzailea baino zenbaki txikiagoa osatzen dutela.
8
Zatiketa bat zuzen egindadagoen aztertzen du, zatiketaren probaren bidez.
8
8
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
Irizpideak
Proba idatzietako ariketak 8
Iradokizunak
Zatiketa bat zehatza ala osoaden bereizten du.
Proposatu ikasleei baldintza jakin batzukbetetzen dituzten bi zatiketa oso eta bi zatiketa zehatz idazteko. Esate baterako: zatidura 24 duten zatiketak; zatitzailea 3 duten zatiketak, etab.
Zenbaki baten zatikiakalkulatzen du.
9
Planteatu oso problema errazak ahoz, ikasleekzenbaki baten zatikia kalkula dezaten, koadernoan elementuen kopuru osoa marraztu eta adierazitako zatikiak margotuz. Esate baterako: Olatzek 9 arrain ditu. Arrainen bi heren gorriak dira. Zenbat arrain gorri ditu Olatzek?.
Problemak
Batuketa- eta kenketaproblemak ebazten ditu.
1
Esan ikasleei binaka jartzeko, eta eskatueragiketa baten bidez ebatz daitekeen problema bat asmatzeko eta bi eragiketaren bidez ebatz daitekeen beste bat. Ondoren, ikasle bakoitzak besteak planteatutako problemak ebatziko ditu. Azkenik, ikasle bakoitzak aztertuko du bestearen ebazpena. Planteatu datuak falta diren edo datuak behar bezain argiak ez diren egoerak, eta eskatu ikasleei arrazoitzeko zer gertatzen den eta datuak proposa ditzatela problema ebazteko.
Biderketa-problemakebazten ditu.
2, 3
Zatiketa-problemakebazten ditu.
4
Bi eragiketako problemakebazten ditu.
5, 6, 7
Problemak ebazten ditu,zenbait daturen batez bestekoa kalkulatuz. Geometria
8
Zuzenak, zuzenerdiak etazuzenkiak bereizten ditu.
1
Marraztu lerrokatuta ez dauden lau puntu(A, B, C eta D) arbelean, eta eskatu zenbait ikasleri ahalik eta zuzenki gehien marrazteko, muturrak puntu horietako bi direla. Gainera, ariketa errepikatzeko, puntu horiekin bi zuzenerdi, bi zuzen eta abar marrazteko esan diezaiekegu ikasleei.
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
9
Irizpideak
Proba idatzietako ariketak 2, 4
Iradokizunak
Angelu motak eta angeluenelementuak identifikatzen ditu.
Eskatu ikasleei ikasgelari erreparatu,angeluak aurkitu eta seinalatu, eta aldeak eta erpina adierazteko. Esate baterako, ikasgelako bi hormak osatutako angelua.
Angeluak neurtzen ditu,garraiagailuaren bidez.
3
Irudi lauak eta gorputzgeometrikoak identifikatu, eta haien oinarrizko elementuak izendatzen eta bereizten ditu (aldeak, erpinak, aurpegiak).
5, 6, 7, 8
Osatu hiruzpalau ikasleko taldeak eta emankartoi mehe bat talde bakoitzari. Eskatu talde bakoitzari zenbait irudi (triangeluak, laukiak, pentagonoak...) marrazteko kartoi mehean eta ebakitzeko. Ondoren, jaso poligono guztiak eta jarri denak batera mahairen gainean. Eskatu zenbait ikasleri poligono jakin bat identifikatzeko, haien elementuak adierazteko, 4 aldeko poligonoak elkarrekin jartzeko
Neurriak
Metroa baino neurri-unitatehandiagoak eta txikiagoak bereizten ditu, eta haien arteko loturak adierazteko gai da.
1, 2
Jarri ikasleak hiru taldetan eta emantalde bakoitzari Luzera-unitateak, Edukiera-unitateak edo Masa-unitateak izenburua duen kartoi mehe bat. Talde bakoitzak egokitu zaion magnitudearen unitate-taula egingo du; magnitudearen izena, laburdura eta unitate bakoitzak metroarekin, litroarekin edo gramoarekin (dagokionarekin) zer lotura duen adieraziko da taulan. Magnitude horiek neurtzeko erabiltzen diren objektuen marrazkiak edo argazkiak erabiltzea iradokiko diegu, horma-irudia osatzeko.
Zentimetrotan eta milimetrotanneurtzen du, erregela erabiliz.
3
Edukiera- eta masa-unitateakbereizten ditu, eta haien arteko loturak adierazteko gai da.
4, 5, 6, 7
Eguerdia baino lehenagoko etageroagoko orduak irakurri, idatzi eta adierazten ditu, erloju analogikoetan eta digitaletan.
8
Marraztu arbelean zenbait dendarenordutegiaren berri ematen duten txartel batzuk. Esate baterako: Orbegozo gozotegia Zabalik 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:45era. Ondoren, esan zenbait ikasleri arbelera atera eta adierazitako orduak marrazteko, erloju analogiko batean eta erloju digital batean.
10
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
Irizpideak
Proba idatzietako ariketak 9
Iradokizunak
Hil, hiruhileko, seihileko, urte,hamarkada eta mendearen arteko baliokidetasunak aplikatzen ditu.
Galdetu ikasleei zenbat diren eta zer izen dutenurteko hilek, eta idatzi ordenan arbelean. Kalkulatu zenbat hiruhileko eta seihileko dituen urte batek, eta zein hilek osatzen dituzten. Esan zenbait data historiko, eta zer hamarkada, hiruhileko edo seihilekori dagozkien esan behar dute ikasleek. Esate baterako: 1492ko urriak 12, 1978ko abenduak 6, 1808ko maiatzak 2
Diru kopuruak eurotan etazentimotan adierazten ditu.
10
Osatu bospasei ikasleko taldeaketa eskatu euroari buruzko horma-irudi bana egiteko. Adierazi, horma-irudian, besteak beste, euroa zer den azaldu behar dutela, zer herrialdetan erabiltzen den, eta zer txanpon eta billete dauden. Idatzi zenbait kopuru arbelean eta galdetu ikasleei nola osatuko lituzketen kopuru horiek, billeteen eta txanponen bidez.
2009 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educacin, S. L.
11
Hasierako ebalulazioa
ZenbakiakData
Iz...