LABURPEN EZ TEKNIKOA – – Lehen sektorea bultzatzea. – Landa-irudiaren nortasun-elementuak babestea

  • ZEBERIO HAPO Aurrerakina Avance 1 LABURPEN EZ TEKNIKOA 01- SARRERA Ingurumen arloko tramitazioa Ingurumen Ebaluazio Estrategikoari buruzko 211/2012 Dekretuarekin bat etorrita egin da, eta HAPOren Aurrerakina idaztearekin batera. Hala, elkarri elikatu dira biak, antolakuntza ahal bezain koherentea izan dadin, Zeberioko udalerriaren natura- eta gizarte-balioen kontserbazioari eta haiei balioa emateari dagokienez.  HELBURU OROKORRAK Hiri Antolakuntzako Plan Orokorra dugu udal-lurralde osoaren plangintza integrala gauzatzeko tresna, eta haren funtsezko egitekoa udal-barrutia, bere osotasunean, antolatzea da, honako hauek lortzeko: – Gutxienez, udal-barrutiaren egiturazko antolamendu osoa eta hiri-lurzoru finkatuaren antolamendu xehatua. – Aukeran, sektoretan banatutako lurzoru urbanizagarriaren eta hiri-lurzoru finkatuaren kategorian txertatu gabeko hiri-lurzoruaren antolamendu xehatua. Udalerrian indarrean dagoen plangintza Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitu behar da, eta gogoeta sakon bat egin behar da, 2007. urtera arte izandako lurzoruaren kontsumo masiboaren eta hazkunde dinamikaren gainean. Horrez gain, beharrezkoa da gerora onartutako ingurumen-araudietara egokitzea; batik bat, lurzoru urbanizaezinari dagokionez.  INGURUMEN-HELBURUAK Helburu orokorra bateragarritasuna bilatzea da, herriko bizi-kalitate onaren eta herriguneak iraunkortasun globalean ahal bezain eragin txikia izatearen artean; horretarako, helburu hauek proposatzen ditu Aurrerakinak:  Natura errespetatzea: – EAEk hartutako ingurumen-konpromisoak HAPOn txertatzea. – Lurzoru urbanizaezina antolatzeko kategoriak ezartzea, ingurune fisikoaren diagnostikoan hautemandako gabeziak, aukerak, urrakortasuna eta erabilera-gaitasunak kontuan hartuta. – Ingurune fisikoaren diagnostikoa eta udalerriaren aukerak oinarri hartuta, ingurumena babestea eta hobetzea. Hori guztia, askotarikotasun biologikoa, paisajistikoa eta funtzionala areagotzeko.
  • 2 ZEBERIO HAPO Aurrerakina Avance – Balio ekologiko handiko guneen arteko lotura sustatzea, ingurune naturalaren zatiketa murriztuko duten korridore ekologikoen sorreraren bidez. – Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko neurriak txertatzea. – Baso-kudeaketarako eredu orekatua.  Zeberio ibaia hobetzea: – Ordoki alubiala hobetzea. – Ibaia Zubialde – Zautuolabarria herrigunean txertatzea. – Iturriak eta iturburuak babestea. – Uraren zikloa eta ibai-ekosistemak babestea.  Landa-paisaia babestea: – Paisaia-unitateak identifikatzea eta babestea. – Lehen sektorea bultzatzea. – Landa-irudiaren nortasun-elementuak babestea. – Haien kokalekua edo haien arteko erlazioak direla-eta, ingurumenerako interes berezia edo urrakortasun paisajistikoa duten eremuak identifikatzea eta babestea. – Interes historiko, artistiko eta kulturaleko elementuak babestea, eta horien balioa nabarmentzea.  Tokiko baliabideei etekina ateratzea/lehendik dagoena sustatzea: – Balio agrologiko handiko lurzoruak identifikatzea eta babestea, eta erabilera desegokietarako ez okupatzea. – Udalerrian elikagaien tokiko ekoizpena bultzatzea, eta ustiapenen iraunkortasuna hobetzea. – Udal-autonomia areagotzea, hondakinen kudeaketan. – Dauden zerbitzu-sareak hobetzea, eta auto-arazketa sustatzea. – Udal-autonomia energetikoan aurrera egitea.
  • ZEBERIO HAPO Aurrerakina Avance 3 O ERREFERENTZIA-DOKUMENTUA Zeberioko HAPOren Aurrerakinaren ingurumen-tramitaziorako Hasierako Dokumentuari emandako erantzun gisa, hainbat administraziok eta herritar interesdunek iradokizunak igorri zituzten, Aurrerakina eta IIT hau idaztean kontuan hartu beharrekoak. – Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saila. Zeberioko Hiri Antolakuntzako Plan Orokorraren Ingurumen Ebaluazio Estrategikorako Erreferentzia Dokumentua. – Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa. – Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lan eta Garraio Sailaren Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia. – Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila. – Natur Ondarearen Zerbitzua, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saila. – IHOBE. – Bediako Udala. – Zaratamoko Udala. – UR Partzuergoa. – Herritar interesduna: Jon I.U. jauna. Kontuan hartutako beste dokumentu batzuk: – Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia (BEIE 2020). – Bizikletazko Zuzendaritza Plana (2003-2006). – Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala (2005-2016) – Zeberioko Udalaren Arau Subsidiarioak. O BESTE PLAN ETA PROGRAMA BATZUEN ZERRENDA Udal-plangintzari eragiten dioten plan eta programen zerrenda hierarkiko bat dago. Hori dela eta, plangintzak kontuan hartu beharko ditu gidalerroetan eta lurraldearen zatikako nahiz arloko planetan jasotako lurralde-antolakuntzarako tresnak.
  • 4 ZEBERIO HAPO Aurrerakina Avance – Lurraldea Antolatzeko Gidalerroak (LAG). – Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen Berrikuspena. – Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatikako Plana (LZP). – EAEko Ibai eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (LAP). – EAEko Ibai eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAPren 1. aldaketa. – Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa. – Uholdeak Prebenitzeko Plan Integrala. – EAEko Nekazaritzako eta Basogintzako LAP. – Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen 2. Plan Orokorra (1999-2010). – Bizkaiko Errepideen LAP. – Gorbeiako Parke Naturalaren Natur Baliabideak Antolatzeko Plana. – Gorbeiako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea. – Bizkaiko Lurralde Historikoaren fauna eta flora kudeatzeko planak: Bisoi Europarra Kudeatzeko Plana (Mustela Lutreola), desagertzeko arriskuan dagoen espezie gisa eta babes-neurri espezifikoak eskatzen dituena. – 105/2008 Dekretua, ekainaren 3koa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko premiazko neurriak ezartzen dituena. – Bizkaiko Lurralde Historikoaren landaguneen zerrenda, 2014ko martxoa. – Euskadiko Landa Garapeneko Programa. – Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Plana. – EAEko Lurzoru Kutsatuen Plana. – EAEko Paisaia Bikainen eta Berezien Katalogoa. – EAEko Naturagune Babestuen Sarea. – EAEko Biodibertsitate Estrategia (2009-2014). – Garapen Iraunkorreko Euskal Estrategia: EAEko Ingurumen Esparru Programa. – Ekoeuskadi 2020
  • ZEBERIO HAPO Aurrerakina Avance 5 – Ingurumeneko III. Esparru Programa (2011-2014). – Tokiko Agenda 21. Azken Tokiko Ekintza Plana (TEP): 2013 – 2020 O INGURUNE FISIKOAREN INGURUMEN DIAGNOSTIKOA Oro har, udalerri osoa hartzen duen Plan Orokor bat denez, plangintzak udalerriko lurralde osoan izango du eragina. Dena den, Zeberiok badu berezitasun bat; izan ere, udal-lurzoruaren zati bat Gorbeiako Parke Naturalaren araudiaren arabera antolatuko da (NBAP eta EKPE).  LURRALDEAREN EZAUGARRIAK Lurraldearen ezaugarri nagusiak honela laburbildu daitezke:  Lurzoruaren erabilerak: – Gaur egun, lurraldearen zati handi bat Pinus insignisen baso-landaketek hartzen dute, nekazaritza- eta baso-erabilera tradizionalak ordezkatuta. Landaketa horiek lurraldearen % 80 hartzen dute, erabileren eta paisaiaren homogeneizazioa agerian utziz. – Nekazaritza-erabilerak eta erabilera antropikoak mazeletan biltzen dira eta, bereziki, Zeberio ibaiaren ordoki alubialean.  Landareak: – Gunearen ezaugarri klimatikoek (sail klimatofiloak) zehaztutako balizko landareen sailak eta horiek garatzeko lurzoruaren ezaugarriek (sail edafofiloak) zehaztutako sailak honako hauek dira: Harizti azidofiloak (Tamo communis–Quercetum roboris), lehenengo sailean, eta Hyperico androsaemi-Alnetum elkarketa, bigarrengoan. – Gaur egun, espezie bakarreko baso-landaketek udalerriaren zati handi bat hartzen dute, eta horien eraginez, habitat asko modu itzulezinean aldatu dira. Bestalde, landaketa batzuk erdi utzita daude, eta bertako landaredia hazten ari da. – Oraindik ere intereseko landareen formazioak kontserbatzen dira, hala nola pagadi, harizti, haltzadi, belardi eta abarren orban txikiak. – Zeberio ibaian kontserbatzen da oraindik urertzeko basoa (eremuaren arabera, hobeto edo okerrago).
  • 6 ZEBERIO HAPO Aurrerakina Avance – Hainbat espezie daude, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan jasota. – Udalerrian espezie inbaditzaileak egon arren, ez daude oso hedatuta eta nahiko erraz kontrola daitezke.  Habitatak eta fauna: – Pinus insignisen baso-ustiapenak gainerako habitatei gailendu zaienez, urriak dira f
  • Publicaciones Similares